Urnieta (Gipuzkoa)

"Zizarra", lehenengo sagar-zukua

"Zizarra", lehenengo sagar-zukua Aurrena ateratzen den sagar-zukuari "zizarra" deitzen diote. "Sagardo berria" edo "muztioa" ere bai beste batzuek. Sagardoa putzutik ateratzeko baldea erabiltzen zen lehenago baina bonba orain.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-023-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aurrena ateratzen den sagar-zukuari "zizarra" deitzen diote. "Sagardo berria" edo "muztioa" ere bai beste batzuek. Sagardoa putzutik ateratzeko baldea erabiltzen zen lehenago baina bonba orain.

Transkripzioa

-Ateratzen den lehbiziko zumo hura zer da?
-Hua, batzuk "muztiua" esaten diye, beste batzuk "zizarra" ere esaten diye. Ze tokitan ze izen dan. Guk "sagardo berriya" esan izandu diogu beti. Oain aurren-aurrenekuai esaten genion zizarra. Baiño handik aurrea ezkeo beti "sagardo berriya". Oain beste batzuk "muztiua" esaten due, ez dakit oain izen hoi nolakua izango dan.
-Ta kanal batzuk dittula esan dezu kaja harek.
-Bai.
-Ta kanal hoitatikan nora erortzen zan?
-Baztarretaa, bi baztarretaa. Ta geo haik garbi eoten dia ta geo beste bat, "tinilla" esaten genion, beste ontzi bat, hara eroritzen zan ttarrarraaaa, hara. Ta geo handik bonbakin ateatzen zan. Bonba ttiki batekin. Bueno, aurrena eskuz baldiakin. Geo bonbakin. Ta bonbakin errex itten zan baiño baldiakin bee lana badu harek, e.
-Bakarrik aitzeko ez,...
-Bakarrik aitzeko ez, bi laun gutxinian bihar dia. Bi laun gutxinian. Oain bonbakin bakarrik eingo dezu.
-Eta tinillatik nora botatzen zenduen?
-Barrikaa edo upela edo zaonera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia