Bizimodu tristea ez, gutxirekin moldatu behar baizik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-014-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserri koskorra zuten eta han zer lan izaten zituzten azaltzen du. Ferian saltzen zuten jeneroa. Abarka pare bat izaten zuen Enrikek, ez baitzegoen gehiago erosteko dirurik. Lehen bizimodua ez zen tristea, baina diru gutxirekin moldatu behar izaten zuten bizitzeko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 26a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: ATG-014/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Garai batian, zu mutil koskorra ziñanian eta, ze lan izaten zian baserriyan? Edo, bueno, zu baserriyan hazi zea...
- Bueno, gure basarriya zan txikiya, txiki basarri koskor bat, behi bat edo ezautu nun, bi txekor'e ezautu nittun, ta gero hegazti batzuk. Txerrik bai, txerri asko izaten genun, ta txerrikumiak hazitzen giñun, ta asto batian karruan hartu, ta peria juten giñan. Ta gure amona zanak badakit nola erosten zizkidan abarkak eta ankandora bat edo erosten zien, ta ni kontentu. Gaiñea ebiya ein berriya baldin bazegon, hoik koskor batzuk izaten zittuzten abarkak azpin, ta kanpoa jun ta hola beiratzen, ta... Oain, oain, oain, igual dakazkie bost zapata pare etxian ze jantzi ez dakigula. Baiño hola hazitakuak ez gea gu.
- Abarka pare bat?
- Bai, bai, ta zapatak...! Ta izaten banun alpargata pare bat, hankutsik pelotan jokatzen. Zeatik ni pelotan asko ibiltzen nintzan, ta hausteko bildurrakin. Zeatik besteik ez zun diruik izaten, beste pareik ekartzeko gure amuna zanak: "Ibili hai oain hankutsik nahi badek!" esaten zun harek. "Hor konpon hai! Kontuk herorrek atera!". Ta egiya, egiya. Gure bizimodua ez da tristia izandu, baiño ez genun izaten. Oiyaluma juten giñan, Oiyaluma're, ta lagunak edo batzuk bazian ondo manejatzen zuenak, eta "Afalduko al deu, ez dakit zer", ta "Ez, etxea jun beharra zakat, bihar goiz jeiki ber dit eta". Diruik ez boltsillun, diruik ez boltsillun! Ta holaxe, holaxe. Gure bizimodua holaxe izandu da.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!