Enrike Lujanbio Tajdus frailia

Astigarraga (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Aita Astigarragakoa zuen eta ama Frantziakoa. Primo de Riveraren garaian, aita soldaduska egitetik ihesi joan zen eta hala ezagutu zuen ama; hiru seme-alabarekin itzuli ziren Astigarragara bertan bizitzeko asmoz. Baina Paris eta Astigarraga ez ziren berdinak, ez ohituraz ezta jendez ere, eta amak ezin izan zuen hemengo bizimodu tradizionalera ohitu. Enrikek lau urte zituen hona etorri zirenean eta aita oso gazterik hil zitzaien. Amonak hazi eta hezi zituen eta Enrikek lan egin behar izan zuen aurrera ateratzeko: hamabi urterekin harrobian ibili zen, gerora hondarra ateratzen Loiolan, hamaseirekin hiltegi batean eta azkenik Iberduero enpresan, pilotari izanda ez zuela nahikoa irabaziko pentsatu zuelako. Kontrabandoa ere gertutik ezagutu zuen gerra ondorengo garai gogorretan. Ezkondu eta Donostian bizi izan zen 50 urtez eta azken urteetan Astigarragan bizi izan da.

Zintak

KodeaDataProiektua
ATG-014 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ATG-015 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ATG-029 1998 Dialektologia-EHU

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama frantsesa, Astigarragara ohitu ezinik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Aita Frantziara, soldadu ez joatearren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Amak Astigarraga utzi eta gero, anai-arrebak amonarekin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 'Fraile' ezizenaren jatorria Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Bizimodu tristea ez, gutxirekin moldatu behar baizik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Neskalagunaren musua lortzeko komeriak Bideoaren ikonoa
7 Helduak eta gazteak elkarrekin jokoan Bideoaren ikonoa
8 Pilota ala Iberduero? Bideoaren ikonoa
9 Umetan, pilotak lortzeko moduak Bideoaren ikonoa
10 Osabaren diziplina eta amaren kultura frantsesa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Amak hartu beharreko erabaki gogorra Bideoaren ikonoa
12 Gaztetako musika eta arropa Bideoaren ikonoa
13 Bizikletak aurrerapena zireneko garaia Bideoaren ikonoa
14 1977an ur-korrontea ekarri zutenekoa Bideoaren ikonoa
15 Gabonetako janaria erosteko egindako bilketak Bideoaren ikonoa
16 Amonaren janzkera Bideoaren ikonoa
17 Martuteneko harrobiko langile Bideoaren ikonoa
18 Hondarra ateratzeko lana Bideoaren ikonoa
19 Gauzak ilbeheran egiteko ohitura Bideoaren ikonoa
20 Loiolako harrizko etxean Bideoaren ikonoa
21 Karobiarekin lanean Bideoaren ikonoa
22 Abere-hiltzaile lanetan Bideoaren ikonoa
23 Iberdueroko lana, arriskutsua Bideoaren ikonoa
24 Eskuz egitetik makinaz egitera Bideoaren ikonoa
25 Gerra Zibila Astigarragan Bideoaren ikonoa
26 Tiroengandik ihesi Bideoaren ikonoa
27 Kanpaiak abisu moduan Bideoaren ikonoa
28 Zer da euskara zuretzat? Bideoaren ikonoa
29 Lanean ezin euskaraz hitz egin Bideoaren ikonoa
30 Enrike estraperloan Bideoaren ikonoa
31 Osabak kontrabandoan harrapatu zuen Bideoaren ikonoa
32 Txekorrak Guardia Zibilari kendu Bideoaren ikonoa
33 Gurpil-azalak kontrabandoan Bideoaren ikonoa
34 Perretxikotan asko ibilitakoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia