Andoni Arzallus Aristi
Astigarraga (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Astigarragako Ergobia auzoan jaioa, Estanko etxean. Lau senidetan zaharrena, gurasoak bertakoak zituen. Etxean denda eta taberna zituzten, baita sagardotegia ere. Astigarragako eskola publikoan ibili zen, ondoren Hernanin egin zuen batxilergoa, fraide oblatuekin, eta Iruñera joan zen maisu mekaniko ikastera. Perito Industrial ere ikasi zuen, Donostian. Afrikan egon zen soldadu. Hainbat tokitan egin du lan, azken urteetan Xei altzari lantegian; anaia zen sortzaileetako bat. Donostian bizi da. Altzakoa du emaztea, eta elkarrizketan hura ere bazegoen. Besteak beste sagardogintzaz aritu da Andoni.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATG-030 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
ATG-031 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
ATG-042 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute