Astigarraga (Gipuzkoa)

Amonari buruzko oso oroitzapen onak

Amonari buruzko oso oroitzapen onak Amonaren oso oroitzapen onak ditu: beraiekin bizi zen eta Andonik 16 urte zituela hil zen. Amonak barazkiak jateko ohitura zuen, baina etxeko gainerakoek ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-030-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amonaren oso oroitzapen onak ditu: beraiekin bizi zen eta Andonik 16 urte zituela hil zen. Amonak barazkiak jateko ohitura zuen, baina etxeko gainerakoek ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze oroitzapen dakazu amonana?
- Oso ona, oso ona. Nik amona ezautu nun urte askon ez, esango dizut ba, nik hamasei bat urte nittula hil zan amona; ni ordun Pamplonan estudiatzen ai nintzan.
- Amona bat?
- Amona bat, bai, aittan aldeko... Ez, aman aldeko amona, etxeko amona. Beste amona banun, beste etxe batian. Hamasei urte nittula hil zan, ta ordun ni goatzen naiz gauza kuriosua: oain berdura asko jan bihar dala esaten da, ta ordun gure etxian harek bakarrik jaten zun berdura. Eltze txiki batian bere berdura jartzen zun harek, edadiak agintzen ziyon, eta harek bakarrik jaten zun; gaiñekok ez genun iñok berdurik jaten, iñork ez zun, ez zan ordun berdurik jaten. Basarritan [...] behintzat. Kalian Ergobi aldian, Astigarraga aldian baratza asko zian, baratza asko zan, ta berdura asko ekartzen zan Donostia, ta Donostian jaten zuen berdura. Astigarragan berdura gutxi jaten zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia