Artea

Arratia eskualdeko udalerria. Herri hauek ditu mugakide: ekialdean, Dima; mendebaldean, Zeberio; hego-mendebaldean, Orozko; iparraldean, Arantzazu; eta, hegoaldean, Areatza. Auzo hauek osatzen dute herria: Astui, Bildosola, Elexabeitia, Errotabarri, Ezparta, Garai, Gaztelu, Larrazabal eta Ugarte. Bertoko herritarrek Igorrerako joera dute. Oso oparoa da basogintzako eta okelatarako abeltzaintza ustiapena, ardi-aziendak zein behi-aziendak lantzen dira. Hautespen-gradu oso altuarekin lan egiten duten abeltzaintzako ustiategiak daude. Mendebaldeko euskararen barruan Arratiako euskararen barruan kokatzen da bertoko hizkera. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

Argazkia: AHerrero

  • Hizlariak: 9
  • Zintak: 13
  • Pasarteak: 39
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 39

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia