Jose Antonio Etxebarria Aldeiturriaga
Artea (Bizkaia) (1939)
Biografia
Zaratamoko Makatza baserrian jaio zen, bost anai-arrebatatik gazteena. Aita Arratiako Areatza herrikoa zen, ama berriz Arteakoa. Ezkondu eta laster, familia artaldearekin Arteatik Zaratamora joan zen bizitzera, Makatza baserrira. Zaratamon eskolatu zen, zazpi urtetik hamahiru urtera arte. Basolanetan jardun zuen gaztetan. Zaratamon larrea bukatu zenean, gurasoekin batera Urkabustaizko Untzaga-Apregindana kontzejura joan ziren ardiekin, berak 14 urte zituela. Geroago Jesus bere anaia ere Untzagara etorri zen, eta elkarrekin artzaintzan jardun dute bizi guztian, 1200 ardi arteko artaldea zainduz. Txerriak ere hazten zituzten, basoan ezkurretan larreratuta. Estatu Batuetako Idahon 4000 ardiko artaldea zaindu zuen hiru urtez.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATE-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ATE-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?