Txomin Artetxe Amuriza

Artea (Bizkaia) (1925-2018)

Biografia

Arteako Iturria baserrian sortu zen bost neba-arrebako familia batean. Aita bertakoa zuen eta ama Igorreko Iturtzakoa. Sei urterekin hasi zen herriko eskolan eta dotrina euskaraz jaso zuen. Gerra garaian, frontea heltzerakoan, Zeberiora alde egin zuten etxekoek. Hamahiru urterekin, gerra amaitu aurretik, abadetzako bidea hartu zuen: Guardiako (Arabar Errioxa) seminarioan urte bat igaro zuen, beste bat Bergarakoan eta azken 10ak Gasteizkoan. Zeberioko eta Apatamonasterioko parrokoa izan ostean, 1960. urtean, Ibarruriko (gaur egun Muxika) elizaren ardura hartu zuen eta bertan bizi izan da geroztik. Urte horietan guztietan, Frankismo garaian, bi aldiz egon zen preso: 1966. urtean, gobernadoreak sermoi bat dela-eta jarritako isuna ez ordaintzearren Zamorako kartzelan egon zen beste 11 abade eta fraiderekin batera; eta, 1975. urtean, 15 egun Gernika-Lumoko Guardia Zibilen kuartelean pasatu ostean, 15 hilabete pasatu zituen Basauriko espetxean erakunde armatuari lagundu ziolakoan. Ibarrurin igarotako urteetan ekarpen handia egin du herrian, jendearen euskalduntze-alfabetatze prozesuan zein kultur transmisioan: urte batez bertako umeen eskolako maisu izan zen, andrazkoentzako aditza lantzeko eskolak eman zituen, abesbatza sortu eta indartu, umeekin euskal kantak landu...

Zintak

KodeaDataProiektua
ATE-003 2011 Muxikako ahotsak
ATE-004 2011 Muxikako ahotsak
ATE-005 2011 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia