Jesus Etxebarria Aldeiturriaga

Artea (Bizkaia) (1930)

Biografia

Arratiako Artea herrian jaio zen. Aita Arratiako Areatza herrikoa zen, ama berriz Arteakoa. Jesusek bost urte zituela, familia artaldearekin Zaratamora joan zen bizitzera, Makatza baserrira. Zaratamon eskolatu zen, zazpi urtetik hamahiru urtera arte; hasieran elebitan, baina gerraostean erdara hutsean. Basolanetan jardun zuen gaztetan. Aita idiekin garraioan ibiltzen zen, eta Jesusek kamioiarekin jardun zuen urte batzuetan. Zaratamon larrea bukatu zenean, gurasoak seme batekin Urkabustaizko Untzaga-Apregindana kontzejura joan ziren ardiekin; geroago, Jesus ere bertara joan zen. Harrezkero, Untzagan eman du bere bizitza, anaiarekin batera 1200 ardira arteko artaldea zaintzen. Inguruko 16 artzainek elkartuta Izarran eratu zuten gaztandegiaren lehendakari izan zen 22 urtez. Zaratamoko Maria Begoña Etxebarria Sagarduirekin ezkondu zen. Seme-alaba bi dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ATE-001 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ATE-002 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia