Baserritarren aldeko abadea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abade batek meza laburra ematen zuen, eta gainera baserritarren alde jarduten zuen. Gustua ematen zuen haren mezara joatea.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:00:48
- Erref: AGO-001/018
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
-Hor egoten zan abade bat, hak hogei minutuen emoten auen mezea. Ta haren sermoia iziten zan beti baserritarran alde, orduen esnian… gustue iziten zan hango mezara joatea, esnian huelgak eta egoten zien, baserritarrak, gitxi pagetan otsiela edo zera edo bestea. Huelgak, entregau ez iten ta, esnea botaten kamiño hegalera ta. Hak hain zera esaten auen, baserritarrana, ta eleixako konturik ezebe ez auen esaten hak abadeak. Ta eleixea bete! Laburre zan moduen mezea, asko be jente gehixau joaten zan. Jentez beterik egoten zan haren mezea.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!