Arrigorriaga (Bizkaia)

Seietako mezara domeka goizean

Seietako mezara domeka goizean <p>Domeketan ezin zen lanik egin, baina aitak eginarazten zien, goizeko seitako mezara joan eta gero. Hamarretan izaten zen meza nagusia. Erdaraz izaten ziren mezak. Sermoia ere erdaraz, eta hori abadea Orozkokoa zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domeketan ezin zen lanik egin, baina aitak eginarazten zien, goizeko seitako mezara joan eta gero. Hamarretan izaten zen meza nagusia. Erdaraz izaten ziren mezak. Sermoia ere erdaraz, eta hori abadea Orozkokoa zela.

Transkripzioa

-Domekatan be ez aurien beharrik iten itxiten. Domekatan beharren ibilten zanari multa ta.
-A bai?
-Bai. Gure etzean eiten zan, beitixu, seiretako mezara etorriazoten oskun aitek gero egune be osoa aprobetxetako. Jo! Han in bihar! Han in bihar!
-Seiretako mezara?
-Seiretan hasten zan mezea hemen, ze papelerakoak seiretan urteiten euren /urteteiuren/ fabrikatik, gaubez ibilten zienak. Ta mezea entzun ta gero etzera joaten ziren haik. Ta gu orduko mezara, seiretako mezara, seiretako, gaubean igual goiti behera, jo! Hor egoten ziren bide moduekaz… gurpida bat! Horti gora, burdi-bidia baiño ez zan egoten lehen. Lehen kotxerik eta ez zan ibilten.
-Eta zenbat meza egoten zan ba?
-Ba, hori bai, seiretako. Gero hamarretakoa beste bat, meza nausixe. Ha meza nausixe egoten zan, ha luzia zan. Ta ez dakit besterik egoten bazan. Ez zan egongo besterik. Meza nausixe ta hori, seiretakoa.
-Ta mezak zelakoak zien?
-Meza luziak.
-Luzeak? Eta ze hizkuntza?
-Meza… hizkuntza? Erderaz! Erderazko mezak.
-A bai?
-Bai. Auskerazko mezea oin arte ez da egon hemen, ta oin be erdizko.
(3. pertsona)-Euskera hutsean dau bat.
-Auskera hutse?
(3. pertsona) –Zazpiretan zapatuen.
-Zapatuen zazpietakoa bai, auskera hutse bai? Han be ebanjelixoa edo egongo da erderaz, ez?
(3. petsona) –Euskeraz da dana.
-A bai? Ba lehen ez zan egoten euskerazko mezarik… antzik bez! Dana erderea ta abadea honen auzokoa, beitixu, Orozkokoa.
-Sermoia be erderaz?
-Bai, bai, bai, bai, han ez zan egoten euskerarik nondi entzun bez.
(3. pertsona) –Euskera badauku guri esker da. […]
-Ez, ez, ez, eleizan euskerarik? Pentseu bez!

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia