Portaera onaren agiria abadearen esku
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arrigorriagako abadeaz komentarioak. Hasieran frankistekin lerrokatu zen nonbait, baina gero ez hainbeste. Ez ei zen gizon txarra. Behin Eugeniok azterketa bat egin ahal izateko portaera agiria ("certificado de buena conducta") eskatu zion eta eman zion. Abadeek asko agintzen zuten orduan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: AGO-001/015
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Gizon txarra ez zan izin ha e? ez... Baie aldi baten eskoatara, gero parau zen e? bestera be, gero auskeraz hasi zen orduen mezea emoten ta ya… gero, zu, llobak be urten otsien beste aldekoak, Garaigorta. Ostean gixona… nigez ondo porteu zen. Baten zera, konduktia eskatu neutsen ba, esamen baterako. Ez nauen /enauen/ atara baia bardin de. Kunduktia behar nauen /behanuen/, ona in osten, “intachable”. Abadeak…
-Ta konduktea abadeari eskatu behar?
-Abadean konduktia eskatu ostien esamen bat iteko.
-Ze esamena?
-Esamena izin zan eskola baten sartzeako, papelerako eskolara sartzeako. Esamen bat. Ez nauen /enauen/ atara esamena. Konduktea, konduktea, bai bai, kondukta zerekoa… abadeana behar zan /behazan/. Ez dozu jakin?
-Ez.
-Bai, bai, “conducta del párroco de la iglesia”.
-Orduen abadean esku egoten zan zuk hori lortutia edo ez?
-Bai, bai, lehen abadeak asko agintan euren /agintauren/.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!