Anoeta (Gipuzkoa)

Doktrina ikastera apaizarengana; monagilo lanetan

Doktrina ikastera apaizarengana; monagilo lanetan <p>Eskolatik atera ondoren doktrina ikastera joaten ziren apaizarengana. Ikasteko trikimailuak erabiltzen zituzten, eta hainbat zaplazteko irabazi zituzten. Apaiza oso apaina joaten zen, eta jende handiarekin ibiltzea gustatzen zitzaion. Herriarentzat dirua lortu zuen. Manuel monagilo lanetan ibili zen. Kanpanila jotzen zuenean jendea isilik egoten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANO-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolatik atera ondoren doktrina ikastera joaten ziren apaizarengana. Ikasteko trikimailuak erabiltzen zituzten, eta hainbat zaplazteko irabazi zituzten. Apaiza oso apaina joaten zen, eta jende handiarekin ibiltzea gustatzen zitzaion. Herriarentzat dirua lortu zuen. Manuel monagilo lanetan ibili zen. Kanpanila jotzen zuenean jendea isilik egoten zen.

Transkripzioa

- Urdun gero dotriña, dotriñeta; hamaika t’erditan ateatzen giñan eta gero apaizana. Harek beste kaskajua, kaskajua, harek han… bueno,! batian harrapatu giñuzen. Ni izaten nitzen gehiyenian hasieratikan, ta eukitzen giñuzen bost bat igual izango giñan kuadrillan, zortzi bat, zortzi bat lagun, denak jirakuak e, eta dotriña hasten zan nerenetikan. En general ohitura hoi zun. Baiño ordun taktika harrapatu [geniun]: gutxio ikasi. Errexago ikasi, ta gutxio. Baiño azken batian da gutxio ikasi. Ta zuri tokatzen zitzaizuna, hartzen gendun ya… “nei, nei zea hau tokatzen zait”, e… bueno, nola artikulua edo. Ez dakit nei tokatzen zitzaiten ta “nei hurrungon, zea, nei hau tokatuko zait”. Hoi nola… ez dakit nola esango nizuken.
- Bai, hola, parrafo batetik…
- Bai, bai, parrafu hoi, parrafu hoi noiz nei zein tokatuko zitzaiten kontatuta ematen genun.
- Antzemanda ya.
- Ta hura ikasi, hura ikasi, ta bestiai paso eman. Mekauen sos! Akordatu da, galderak iten hasi zan saltatzen... mekauen! Kontuatu zan de ke tranpa iten gendula! Jesus, Jesus...! Haik zaplaztekuak eta haik gauzak! bai. Anoetako apaiza zan garai hartan, zan gizon bat, abogadu bihar zun gizona zan, jeniyua zun, izan zeiken txarra, sufrittu iten zun honoko ez dakit petxutikan nundikan zun, baiño oso gizona zan apaiña. Zan “una personalidad”. Ondo jazten zun garaiyan... ez dakit zuk dakizun garai batian apaizak nola jazten zian: bere sonbrero ederrakin, bere habitua botata atzea. Ba! Eta juten zan beti jende haundiyakin. Gustatzen zitzaion, ba, jende haundiyakin rozatzia, baiño, baita ere diruba ekarri, baita ere herriyai lagundu. Urdun nik esango dizut garai haitan monagillo, monagillo. Ta urdun monagillua ni, ba... bueno, elizatikan gertun gaude, ta ni, gu bizi giñan etxia —uaiñ’e hala dao, jakiña— Elizaurre deitzen zaion etxia da, eta hor bizi giñan. Eta hortikan, ba, eozein garaitan apaiza etortzen zan ba elizakuak. Elizakuak, bakizu, garai batian, elizakuak zian, ba, apaizakin jauna ematea; heriyotza, o oso bestela gaixo, eta urdun estremuntziyua eta jauna eman, ba igual gaubian edo goizaldea igual, ba, persona hoi gaixo ta gaixo. Eta ni behin baiño gehiyotan, ba, etorri ta leyotikan o atia taka-taka fuerte xamar jo eta leyotikan kaso in aittak. “E, ze?“, “Zu, Don Inixio naiz. Aber Manuel [...] aizu, aber lehen bai lehen, zeatikan zea juteko”, ta jeiki ta segi beai launtzea. Behin baiño gehiyotan, bai, bai. Nik heriyotzak ikusi dtut. Heriyotzak ya handikan [bela], urdu gutxia, hiltzen, baiño heriyotzan estremuntziyua ematen-ta ni eondu naiz behin baiño gehiyotan personai.
- Ta hortako apaizak monagillua ber izaten zun?
- Bai. Ta kanpanilla jotzen zan, eliza... etxe ataria ya aillatzen zetozen garaiyian, nola gendozen, ba, kanpanilla jotzen gendun: „tan, tran, tran“. Ta seriyo-seriyo, apaiza bere zeakin. Ez gaur bezela, e, paisano jantzita, zea, eozein basarritar dan bezela, gaur, zea, jauna ematen, e? urdun bere zeakin, eta bere... apaiza holaxe juten zan, e.
- Eskuk hola jarrita?
- Eskuk holaxe jarri, aurretikan hartuta zeak, bere zea, estutxe bat ematen zuen. Estutxe hoi bere... hoi relijiosuak ibiltzen zun. Han jartzen zan jauna, eta... osea, aproposa. Estutxe hoi aproposa. Hoi hola hartu, holaxe...
- Estremuntziyotako estutxia zan o bestela?
- E?
- Estremuntziyotako bakarrik ibiltzen zan?
- Ez, estremauntziyoik ez balin bazan’e jauna emateko hoi izaten zan. Ta estremauntziyoako beste oliyo santu bat da, hoi izaten zan beste estutxe bat, oliyo santuba ta igurtziya emateko. Ta gero bere errezuak zittun horrek. Eta urdun, ba, hantxe .
- Ta nola izaten zan? Allatzen ziñaten, gurdin eo allatzen ziñaten o nola? zaldiz juten ziñaten o…? hola, abixua pasatzen balin bazizuen, etortzen bazan gauen apaiza, ta aittak abixua ematen bazizun “segi zak harea zea apaizakin ta”…
- Bai, bai, bai, bai, nei aittak iten ziten “[...] Don Inixio etorri dek eta beregana jun hai”.
- Ta urdun nun iyo... ze juten ziñaten zaldiz o gurdin o...?
- A, ez, hemen... bueno, bai. Hemen gu ez... Anoetak ez zun... Anoetak ez du holako... nola esango det? urruti xamar bai, baiño behintzat zaldiyakin behin ere ez gea egokittu. Uain, herrik badaude zaldiyakin-ta juten zianak, e.
- A! Oiñez juten ziñaten zuek?
- Oiñez, oiñez, oiñez.
- Ta ordun apaiza bere zea...
- Apaiza bere zeakin, bere [mantutxu] hoi hartuta, eta “taka-taka-taka“, goizeko urdun, dana dala.
- Ta zu kanpanillakin.
- Ta ni, ni ixilikan, beakin batea aurretikan, eta nere kanpanilla horrekin. Eta bai, ba, kanpanilla behintzat eskutan. Eta ya eliz ataria eo etxe ataria aillatzen giñan garaiyian, ya nola esango dizut ba nik? ba, igual hogei bat metruan eo, hoita hamar bat metruan eo, kanpanilla jotzen hasten nitzan. Ta urdun bai atiak eta... ta ixilik jendia, e!
- Bai, e?
- Ixilik jendia. Han… bueno! Han ez zan… bakar-bakarra zan iya otoitza… otoitza leku bat etxi hoi, han apaiza sartzen giñana, sartzen zan garaiyian, gu biyok sartzen giñan garaiyian. Ta, jakiña, gaixua zeon ahal zan bezela.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia