Aita, oker jaiotako gizona
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Segalari ona izan da bera. Belarra ebakitzen laguntzen zioten auzokoek, eta eguerdian, amaitutakoan, aitak gari-jotzen ipintzen zituen denak. Aitak nekerik handieneko beharretan jartzen zuen bera eta neurririk gabe lan eginarazten zion. Oker jaiotako gizona zela dio.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:03:06
- Erref: AGO-001/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
-Ni bedarra ebaten ona izin nez, ona e? Oin be nik honik desbrozadorokaz baiño, ontxe be larogeta hiru urtegaz holangoak baiño gehixau ebaten dot, beitixu. Oin be bai. Han ibilten da euzoan bat eta harek beste ontxe be garbitan dodaz. Dana ezin dot e? oin ya dana ezin dot. Ta ekarri… lagunek, bedar asko eukiten gindun ta, lagundu iten ostien ba, auzoko lagunek edo lehengusuek edo. Kaguen seis! Hairi be gero goizean ba…joe, nehikoa da ez? Bedarra ebaten ordu batatarte, goizeko seiretan hasite, ordu batatarte igual bedarra ebaten edo hamabixetarte, ya nehiko inde ta. Gero gari metak egoten zien, handi gatozeneko gari metea zabaldu ha joten iminteko jentia. Lagunek… nik hori ingo dogu /ingu/ bixer edo zera! Nik esaten nontsen. Nik ez nauen gure hairi geihau iñazo ba! nehiko in deurela ta. Hak ez euen eiten… iñazo hairi. Ezetz ez esaterik, hairik be ein. Terkoa gizona! Baten egon ziren han… bere lagunek ixin zien haik, ta nire osaba bat, aman neba bat eta lau ta. Bagauz bazkalduten ta han ibil giñen zabaldu edo bedarrok… orduen be bedar denporea zan ta. Haik esan otsien, itxizuz ganaduek ta gurdixe, ta arrastixen bedarrak hemen... sabaie esaten dotsezu edo kamaria? Zelan esaten dotsezu? Kamaran edo sabaixen ezta?
-Niretzat diferentie da sabaixe ta kamarie. Bedarra egoten dan lekue.
-Bai, bedarra, bedarra.
-Hori zer da, sabaixe?
-Ez dakit /eztait/ nik, iñoz sabaixe be entzun dot, sabaixe. Kamaria be bai, kamaria, gehixenetan kamaria esaten dotsegu. Ta bueno, han iminko jatzuz bedarrak danak arrastixen, itxizuz ganaduek ekarteko, gora iguteko ta. Lepoan ekarriazo! Kaguen San Dios! Juramentue etorko da horra ez? Lepoan, derrigor lepoan iñazo! Dios! Han izin zen gizona, oker jaiokoen bat edo. Hankak aurrerantza dala jaioko zan. Hak beharra, gehixen kostetan dana, ha iñazo behar beti, iñazo behar! Kaguen Die! Ta beti niregana, ni zaharrena. Ta beinga!
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!