Zerrajera gerrarako materiala produzitzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-177-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko irailaren 07a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: ARR-177/007
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ekonomia gerra garaian , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debagoieneko lantegiak
Transkripzioa
-Gero sartu gitzen zerera. Gero e, eta gero militarrak juan zienien, hamen Zerrajeria hasi zan proiektilak eitten. Proiektilak, artillerixarako. Proiektilak zeretako be bai, morteruendako be bai. Ta gero abiaziño bonbak, abiaziñuendako kontenedoriek eta… osea. Ta orduen sartu gitzen danok militarizaute, zegatik e…
-Baiña zu ondiok Zerrajeran hasi barik zeuntzen, ezta?
-E? Bai ba! Gu kalian...
-Elementaletik [...] atara eta...
-Ta sartu gitzen, e... Militarrak abanzien hasi zienien, gu sartu gitzen biherrien. Ta egunien itten gauen milla… tamañuak, zerena, proiektillenak zien “tamaño de siete y medio y seis y medio“. Eta "siete y medio" itten gauen milla, ta "seis y medio" beste milla. Beste milla morteruendako.
-Egunian?
-Bai. Ta gau ta egun biharra, e. Eta jaixak eta danak. Orduen ez zan pekatu domeketan be eittia biharra! Klaro, "por la cruzada"... Badakitzu.
-(senidea): Horreaittik irabazi eben gerrie.
-Eliziek [buldak] emongo zittuen, ezta?
-Kruzadak, kruzadak. Dana libre.
-(senidea): Horreaittik irabazi eben Francok gerrie, hainbeste biher eindda...
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!