Ospelak eta erlakiztenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-175-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 28a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: ARR-175/005
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Ta eskola denporan egunero faten ziñan eskolara, edo?
-Buuuu… erdixak be ez nitzen faten. Nik gaztetan ibiltten nauen horreik e, hanketan zera, zerak, ospelak.
-A bai.
-Ospelak, ta erlakestenak hemen lepuen ta danien. Ta eskolara ez nitzen fan erdixen denporatan be ez. Hasi e, udazkenetik…
-(Laguna) Negu partien e.
-Hasi, udazkenetik hasi bai, ta haik eta udabarrira arte, udabarrira arte, ez nitzen kasik faten. Erdixetan fango nitzen.
-Ospelak eta erlakestenagatik?
-Ospelak eta erlakestenak. Hamen lepuetan.
-(Laguna) Hotzak e, hotzak.
-Kontxo.
-Hotzak ez! Hotzak ez us… hotzak ez. Klasiek! Norberan klasiek edo izetie, edo ez dakit nik zer.
-Baiña ospelakin ta erlakestenakin etxien lan eittia bazeukatzun?
-(Laguna) Ez, etxien egon.
-Lana?
-Lanik be ez, etxien?
-Bai…! Mutiku hori zer ibili bizan orduen, ta ba, gero be bai, baiña bai, etxe inguruen han ortuen ta ibiltten nitzen, baiña kale aldera ta fan ezin. Baiñe, han ibiltten zien ama ta kipulie, ta niri zertzuk eta medikamentuek be eitten baiñe, bat kendu orduko hiruk urteten ustien barriro.
-(Laguna) Nox arte...? Ta hori, urtero?
-Urtero-urtero.
-(Laguna) Bai, e?
-Bai. Azkena euki nauen… Afrikan egon nitzen. Azkenengo euki nauen Afrikan, hantxen e, Melillan.
-(Laguna) Orduen be bai? Ordura arte?
-Bai, azkenak hantxe urten usten, Melillan. Melillatik 25 kilometrora, ze ginguzen e, [itxaso] gaiñien kosta baten ginguzen. Hantxen hementxe tripa-tripan euki nauen. Eta haxe kendu jaten ta akabo. Baiña ni gaztetan ibili nitzen e buuuu… madre.
-Kontxo, kontxo.
-(Laguna) Ta medikue ze, medikuek ez auen…?
-Medikuek ez usten, zera be ez auen… ez zakixen, medikuek, ezebez. Mondraguen orduen, zein dau ba medikue? Lavajos edo egongo zan.
-(Laguna) Espinosa ta…
-Baiii e…! Hori, [halakorik] ez zakixen ezebe!
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!