Arrasate (Gipuzkoa)

Eskola eta doktrina

Eskola eta doktrina Eskolan auzoan hasi zen sei urterekin. Gero, kalean jarraitu zituen ikasketak 14 urtera arte: Ferixa Leku ondoko eskolan, Zarugaldekoan eta Abadetxekoan. Eskola eta doktrina euskaraz izaten ziren. Erlijioak garrantzi handia zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-175-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan auzoan hasi zen sei urterekin. Gero, kalean jarraitu zituen ikasketak 14 urtera arte: Ferixa Leku ondoko eskolan, Zarugaldekoan eta Abadetxekoan. Eskola eta doktrina euskaraz izaten ziren. Erlijioak garrantzi handia zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Musakolan ez euen orduan eskolarik?
-A bai, auen bai, lelengo-lelengo hamen ibili nitzen, bai.
-A! Hemendik e, hasi hemen?
-Bai. Hasi hamen in nitzen. Hamentxe auen, eskolie, hor, hamentxe horretxen ostien auen. Hamen. Baiña hamen denpora gutxi ein nauen. Gero fan nitzen Zarugaldera. Gero Zarugaldetik abadetxera. Abadetxe azpixen be egon zan.
-(Laguna) Hori da.
-Joe, lau eskola?
-Bai. Danetan, danetan be ez nauen asko ikesi. Orduen e, orduen doktriñie euen gerra aurretik. Doktriñie euen gu mutikuek gitzela.
-Euskeraz edo erderaz irakurtzen otsuein dotriñia?
-Euskeraz.
-(Laguna) Euskeraz.
-Ta eskolak?
-Eskolie be euskeraz.
-A, eskolie be euskeraz, e?
-Bai. Ta eskoliek ez auken orduen hainbeste inportantzia. Erreligiñuek bai, zera, doktriñia! Ta harexek…
-(Laguna) Damututa e? Zera.
-Damutute ez, damutute ez nau! Dotriña barik be fedia eukiz gero iguel-iguel irebazten da zerue. Iguel-iguel irebazten da!
-Guk dotriñie asko dakigu, baiña federik ez.
-[Zu gaur be] fan elixara bai, ta asko ikusten dittut [aittaren eitten ez da kristaurik be ikusten]. Barriketan. Ta mezie geraketan danien, kanpoa! Haik daukie fedie? Faten ez danak fede gehixau euki leike faten danak baiño!
-Eta zenbat urte in zittun danera eskolan?
-Ba hamalau urtekin urten nauen.
-Justo gerra aurretxuan, ezta?
-Bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia