Tolosa (Gipuzkoa)

Urkizuko eskolako oroitzapenak

Urkizuko eskolako oroitzapenak <p>Errepublika garaia bizi zuen Mariak; Urkizuko eskolan eta Tolosako Ense&ntilde;anzan ikasi zuen. Urkizuko eskola nolakoa zen aipatzen du: apaiza zen maisua, euskaraz erakusten zuen, zer ikasten zuten... Maisu bati ikasleek beldurra zioten eta piper egiten zuten eskolatik; amona konturatzen zen noiz ez ziren joaten eskolara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-018-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika garaia bizi zuen Mariak; Urkizuko eskolan eta Tolosako Enseñanzan ikasi zuen. Urkizuko eskola nolakoa zen aipatzen du: apaiza zen maisua, euskaraz erakusten zuen, zer ikasten zuten... Maisu bati ikasleek beldurra zioten eta piper egiten zuten eskolatik; amona konturatzen zen noiz ez ziren joaten eskolara.

Transkripzioa

- Nola dituzu gogoan gerra aurreko kontuk? Ze bizimodu-klase o…
- Gerra aurreti o ondoren?
- Gerra aurreti.
- A! Gerra aurretiken, ba, egie esan, eskola´re bagendun. Bai. Enseñanzetan Tolosan ibili giñen. Aurrena, hemen. Ta gero, ordun, garai hartan, euskera o zea bakarrik ikasten gendun. Ta gero, Enseñanzetan, nere… denpora pixka bat in nun; han erderaz ta pixka bat han ikasi gendun.
- Ordun, aurrena, hemen egoten zan herriko eskola o auzokoa o…
- Bai, hori da. Bai.
- Nun izaten zan?
- Hor, eskolan bertan. Beno… Elizan… elizak beak dauka eskola, beheran.
- A bai?
- Baai! […] habitazioa´re konpleto. Ta mojak udaran mojak hor egoten die.
- Ordun… Ura nahi dezu?
- Ez, oain utzizu. Gutxi eaten det; ude gehio ean behar nula esaten die, ta bai, arrazoia. Eta esan detena, ba…
- Aurrena herriko eskolan.
- Bai.
- Ta ze eskola klase izaten zan hoi?
- A, euskeraz oso… euskerazkoa, e. Gaiñera, gero apaizak ematen zuen eskola. Ordun bea… ordun. Eta apaiza zan, gaiñera, don Felix, oso euskadun… [aldekoa]. Azkoiti o horkoa izan behar zuen, Azkoiti o Azpeiti o [hor aldea]. Eta euskeraz ta, beno, euskera´re… oso euskaltzalea zan ta eskola´re ematen asko balio zuna. Eta gero hura…
- Ze ematen zizuen?
- Nola esango dizut, ba, beti bezalaxe: aurrena letzen, gero “multiplicar”, “dividir”, “sumar”… ta hoik denak. Eskola oso ondo erakusten zuen, e? [Zeuden] apaizak, o… Oin, apaizak hemen, ba, bost urte o hola itten zittuenen kanbiatu itten zien. Eta apez bat kanbiatu zuen, hor beheko… Hernani aldekoa, horkoa zan. Eta zan oso jenio bizikoa o ez dakit, ba, umek behintzat gogor hartzen zittuna, […] hartzen zittuna. Eta hura zan garaien, ikaraz eskolaa juteko egoten giñen. Ta bat eo beste piper ere bai iten gendun; ein ein gendun.
- Nola iten zenduen hoi?
- Piper… ba, gu hor… etxetik etorri ta gero hor, bason, hor egon denborapasa; eta gero hamabitan etxea juten giñen. Baiño gure amona zanak esaten ziun: “Bai, zuek gaur ez zeate eskolaa jun, e”. Harek antzematen ziun hola juten ez giñenen.
- Bai? Nola antzematen zizuen?
- Ordue baiño leheno juten giñelako. Antzematen ziun, bai. Amona bizkorra baizan, bai. Eta apaizak [holaxe] kanbiatu […], ba, diferentzi haundiko apaizak: batzuk asko balio zuenak eskola ematen; ta beste batzuk, berriz, umek gogorregi hartzen zittulako o ez dakit zer, behintzat eskolaa jun nahi ezta jartzen giñen, zeatutzen giñen.
- Ikara ematen zizuen?
- Bai. Ikara, bai. Gogorregi hartzen zitttun umek.
- Baiño euskeraz ematen zizuen?
- Bai, dena euskeraz, bai. Bai, erderaz guk ikasi gendun beheran, zean, Enseñanzetan.
- Ze zuek zenbat urtera arte ibiliko ziiñaten herriko eskolan?
- Herriko eskolan hemen? Ba, [zazpi] urte bai, zeatiken hasiko giñen… zortzin bat urtekin o? Ta zortzi ya… bai, hamaika-hamabi urte arte ibiliko giñen eskolan, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia