Urkizuko eskolako oroitzapenak<p>Errepublika garaia bizi zuen Mariak; Urkizuko eskolan eta Tolosako Enseñanzan ikasi zuen. Urkizuko eskola nolakoa zen aipatzen du: apaiza zen maisua, euskaraz erakusten zuen, zer ikasten zuten... Maisu bati ikasleek beldurra zioten eta piper egiten zuten eskolatik; amona konturatzen zen noiz ez ziren joaten eskolara.</p>