Maria Jauregi Zabala
Urkizu auzoa; Tolosa (Gipuzkoa) (1921-2015)
Biografia
Urkizuko Etxe Oneta baserrian jaioa da Maria. Urkizuko herri eskolan ibili zen errepublika garaian, eta ondorenean Tolosako "enseñantzatan" 16 urte bete arte. Ahizpa bat zuen, zaharragoa, eta berak etxeko martxa eraman behar izan zuen. Bi anaia ere bazituen, zaharragoak, baina haiek gerrara joan behar izan zuten soldadu. Mariari ondorioz, soroko lana eta ganaduaren zaintza egokitu zitzaizkion gehienbat. Gerra bukatu zenean, Tolosako Gorrotxategi dendan egin zuen lan sei urtez. Handik etxera itzuli zen, eta berehala ezkondu zen, Urkizu Gainekoa baserrira. Han bizi izan da geroztik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-018 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute