Arrasate (Gipuzkoa)

Zortzi piezako erromeria

Zortzi piezako erromeria <p>Gerra aurretik, plazan izaten erromeria. Zortzi pieza jotzen zituzten: lau afal aurretik, eta beste lau afal ostean. Neska-mutilek elkarrekin dantza egiten zuten; <em>Hijas de Mar&iacute;a</em> kongregazioan ibiliagatik ez omen zen erlijio jazarpenik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurretik, plazan izaten erromeria. Zortzi pieza jotzen zituzten: lau afal aurretik, eta beste lau afal ostean. Neska-mutilek elkarrekin dantza egiten zuten; Hijas de María kongregazioan ibiliagatik ez omen zen erlijio jazarpenik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra aurretik, zuk hamazazpi-hamazortzi urtekin, ya erromerixetara ta dantzara-ta fango ziñein, ezta?
-Ba hamentxe, lau… zortzi pieza joten zittuen. Ta lau afal aurretik eta lau afal ostetik. Lau piezak entzun ta afaitten. Ta afaldu ta fregaue ein ta gero beste zortzi piezak e… o beste lau piezak. Ta bueltatxo bat ein ta, ba, aramaittakuetarako o, hamarrak o zortzi tt’erdik edo ez dakit beratzirak edo zer izeten zan, ba, etxera.
-Aja. Orduen... jontxo! Hori entzun barik neukan. Nun joten ebein, plazan?
-Plazan, plazan.
-Oseake afal aurretik lau pieza, ta afal ostian beste lau.
-Bai. Ta haretxek dantzan ein ta konforme.
-Ta mutillakin-ta eitten zeuein dantza?
-Bai, bai. Segun, batzuetan bai ta beste batzuetan ez ta… “de todo”. Baiña plazan bueltaka-bueltaka, e. Hantxe.
-Eta relijiñuagatik-eta ez euen problemarik, ez zeukain problemarik emakumiok e…?
-Ez, ez…
-Hori republika garaixa izengo zan, ezta?
-Guk sekula be ez gauen euki problemarik dantzien ta relijiñuekin ta hori. Sekula be ez.
-`Hijas de Marías´en edo egon ziñain?
-Bai, egon bai. Baiña ez uskun guri ezer zertzen. Bai, bai.
-Zu baiño gaztetxuauak ya problemak izaten hasi zien.
-Ba… ez, geuri ez behintzet, e. Neu ez naz akordetan ta ni ez naz akordetan sekula ezer problemarik euki gauenik horren gaiñien.
-Ya, ya ya… Eta aramaittekuak ze ordutan joten euen?
-Ba nik ez dakit ze ordu izengo zan. Astegunetan zazpi t’tterdiretarako, baiña domeketan, ba, ez dakit. Gu behintzet dantzan eindde, o piezak bukatu, bueltie ein estaziño ondotik eta etxera.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia