Arrasate (Gipuzkoa)

Gerra hasiera

Gerra hasiera <p>Gerra hasi zenean, neskame zegoen Arrasateko familia baten etxean. Donostia eta Trintxerpe aldetik emakume armatuak, milizianoak, Arrasatera joan zirela gogoratzen du. Arrasaten militarrak zauden, eta Santa Ageda aldean, berriz, "gorriak"; hori dela eta, ezin zuen baserrira joan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, neskame zegoen Arrasateko familia baten etxean. Donostia eta Trintxerpe aldetik emakume armatuak, milizianoak, Arrasatera joan zirela gogoratzen du. Arrasaten militarrak zauden, eta Santa Ageda aldean, berriz, "gorriak"; hori dela eta, ezin zuen baserrira joan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerria, gerria hasi zanien nun zeontzen zu?
-Gerrie, ni hamen kalien ninguen.
-Kriada?
-Bai, bai.
-Zeiñen etxien zeontzen orduen?
-Ba ia ez die bizi, Gorosabel apellidetan zien, baiñe ia… ez die bizi. Loban bat edo bai, baiña, bestela, eurak ez die bizi.
-Eta zu etxien zeontzela etorri zien lehenengo tiruok, edo?
-E, ba, gu kalien gazela “gerriek urten dau, gerriek urten dau“ eta en segida etorri zien zeretik, Donostiatik, Trintxerpe, Trint… zelan da?
-Trintxerpe?
-Bai. Handik emakumiek eta danak, miliziano jantzitte ta eskopetakin ta. Gu sustauta. Emakumiek eta.
-Baiña emakumiek soldauek?
-Emakumiek pistolakin, eskopetakin! Hortik Donostiatik etorri zien.
-Horrek milizianuak izengo zien.
-Ba milizianuak, orduen ez gekixen guk zertzuk zien milizianuok be ta.
-Eta gero horreik, zu hamen kalian geratu ziñan edo etxera fan ziñan?
-Ez, ez, hemen, hemen. Gero, hau euen militarrakin, ta Santa Ageda euen gorrixekin. Orduen gorrixek esaten jakuen. Ta ezin juan.
-A karo.
-Ez, ez.
-[Ezin pasau harutz, ezta?]
-Ezin, ezin, ez.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia