Arrasate (Gipuzkoa)

Errepublika eta erlijioa

Errepublika eta erlijioa <p>Errepublika garaiaz hitz egiten du. Eskolan, gurutzeak kendu zituzten. Eskolan jarraitu ahal izateko, etxekoen ohar bat eman behar izan zuten: oharrean zer jartzen zuen aipatzen du. Kalean manifestazioak egin omen ziren eskoletan gurutzeak ez kentzeko eskatuz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika garaiaz hitz egiten du. Eskolan, gurutzeak kendu zituzten. Eskolan jarraitu ahal izateko, etxekoen ohar bat eman behar izan zuten: oharrean zer jartzen zuen aipatzen du. Kalean manifestazioak egin omen ziren eskoletan gurutzeak ez kentzeko eskatuz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuk goguen daukotzu iñungo aldaketarik edo iñungo kanbixorik edo, zeozer republikien inguruan? Jairik edo...
-Ba ez naz /enaz/ akordetan. Gu baserrittik etorri be ez. Ta kendu uskuen krutzifijuek e, eskolan. Ta gero eskolan segiruteko barrido erun biher gauen /bigauen/ nota bat etxeko… etxien permisue, ta gure etxien nok? eta batek kopixau nusten “En mis últimos acontecimientos quiero que mi hija… que aprenda… o… que aprenda la doctrina, o que esté el cristo” o holako gauza bat zan.
-A, berriz ipintteko kurtziok?
-Bai.
-Hor manifestaziñon bat edo egon zan, ezta?
-Bai, manifestaziñuek-eta bai, baiña guk ez gauen ikusten.
-Karo, zuek…
-Gu baserrixen. Ta han.
-Eta manifestaziñuak ze egon zien hemen kalien edo auzotan edo zelan?
-Kalien, kalien. Auzuetan... Han... Guk, gaiñera.... Ez, Santa Agedan-ta ez auen holakorik.
-Orduen etxetik eskatu otsuein… orduen hori zelan izen zan, auzuen zera, edo abadiak eskatutakua edo?
-Ez dakitt. Guri aiuntamientuek edo ez dakit nok behintzet guri hori obligaziñuoi eruen uskun, papel bat, gure bagauen barrido dotriñie ikesi eta kristua han egotia. Horretxekin akordetan naz.
-Kontxo. Holakorik ez dost iñok kontau. Manifestaziñuena ta horreik gauza horrek bai, baiña…
-Guk, manifastaziñuena, ez da fazil, gu baserrittik… Oin, hemekuek jakingo daue. Baiña ni horrena, papel bat ekarri nauena eskribirute “En mis últimos órdenes de mi hija quiero que siga aprendiendo o…“ Bai.
-Kontxo, kontxo. Eta zer, jarri zittuein atzera, edo?
-Bai, bai, barriro segiru nauen.
-A, lehenetara jarraittu zebein? Doktriñia ikasten eta.
-Bai, bai, gero lengo moduen.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia