Eskola garaiko jolasak
Hizlaria(k):
Llodio Bengoa, Inazia
Eskola garaiko jolasak aipatzen ditu: 'toketorreka', 'tortoliska', sokasaltoan, 'txirikileka', 'hanka kozkoka'... Garaian garaiko jolasa izaten omen zuten. Neskak eta mutilak ez zuten elkarrekin jolasten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:00:53
- Erref: ARR-174/006
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Eta han, eskola denporan, errekreuen, kasigaute ez bazengozein behintzet, ze jolas edo zer eitten zeuein?
-Ba segun ze epoka zan. Batzuetan toketorreka be bai. Hurrengo tortoliska. Hurrengo sokasaltoka. Garizuman txirikilleka. Ta, ze denpora zan, horixe.
-Eta neskak mutillekin batera…?
-Ez, ez! Bakotxa beran lekuen. Ta hanka-koskoka be bai, ein arrai batzuk lurrien, eta gero hankiekin han arraien ez ipintteko harrixa. Harrixe ipintten bazan han arraian, galdu eitten zauen.
-Hanka-koskoka esaten zeuein?
-Bai, hanka-koskoka esaten gutsen.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!