Angeles udaletxera ezkondu zen
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ARR-167/027
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak
Transkripzioa
-Orduen, zerak, kanpaiak, gero ni ezkondu nitzenien, ba, klaro, honeik etxiok hasitte azen eitten. Eta…horreik e, bestiok. Eta, ba, aukien zera, lelengokuek opziñue hartzeteko… etxie, etxie hartzeko, ba ezkonbarrixek eta ezkondutakuek. Ta ni ezkondu ta ama… suegriaz bizi izen nitzen. Bai. Ta hi, zerak esaten dau gurien, Juan Ramonek esaten dau, “E! Ni Mondraueko aiuntamientuen jaixotakue!“. Nire semiek, berak esaten dau “Ni Mondraueko aiuntamientuen jaixotakue!“. Klaro, orduen etxien eukitten zan umie ta. Oin ez baiña.
-Baiña eta zueik aiuntamientuen bizi ziñein ala?
-Ni, klaro, ezkondu, eta, ba, amagiñarreban etxera juan gitzen.
-Eta amagiñarreba, amagiñarrebia nun bizi zan?
-(Laguna) Alguazille zan […].
-A bai, zan inspektorie…
-A!
-Nire gizonan aitta. Inspektorie zan. Migel `Haundi´, ez dakit entzune [dauketzun] be ez.
-Migel haundi?
-Migel haundi. Eta gero, ba auken pisue, emoten utsien horri ta sekretarixueri, etxie aiuntamientuen goixen.
-A jontxo!
-Ta ni hortxe, aiuntamientuen goixen jaixotakue da gure, nire seme nausixena.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!