Gerrak familia sakabanatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: ARR-167/008
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Ta hurrengokuen, gurien ez dakit zelan etorri zan tia Euxebin-ta zer bat. Primo bat edo ez dakit zer zan, Villarealtarra. Eta zelan gizona, Villarrealkuek auken tiak, ba, juan zan gurera, etorri zanori. Eta etorri zanien gurera, esan auen, hartu ba Angel, ontxe hil dana, eta Joxe Mari be bai, eta bera eta Kanpazarrera. Kanpazarrera, hartu ezkero Kanpazar ta gure etxetik zuzen fango zien Kanpazarrera. Eta esan auen. Mutikuorrek esan ei utsen Joxe Mariri: “Ene mutikua fan hadi etxera, etxera fan hadi. Hi ondion mutikue haz ta. Gaztie ta fan hadi etxera.“
-(Laguna) Hamabost urte.
-Eta etorri zan etxera. Eta, bueno, ba, gero geratu gitzen hori, Joxe Mari, Nikasio ta ni. Etxien. Ta aitta-amak, ta amandrie be bizi gauen ta beste tiak be bai, soltera ondion. Eta gero, ba, etorri zien etxera, tia bat, zeatik gizonok bixok juanda hortik ziher. Zeatik gurien tio etxien auen, baiñe abixau utsien tiori urteteko etxetik. Hurrengoko egunien bere koñetu bat hil ein auen. Klaro, hartzen zittuen automobilletan, automobilletan ez, kamioietan, ta zutik pasetan zien, gure etxien behera ikusten gittuen. Eta Migel hori, ba, gero afusillau ein auen. Ta gure tio, ba, abixue urteteko. Ta gabien urten, eta Uribarriko abadetxie, abade hak bieldu auen abixua, hak baekixen zer, `Matxakito´, esaten auen txapelgorrixaz ibiltten zala, karlistia edo ez dakit zer zan, e. Eta hak abixau, urteteko etxetik.
-[Garbittu eingo ebeilla bestela].
-Bai. Ta hurrengoko egunien billa. Ta ha fan zan… Bilbon gero egon zan Edurnen-ta etxien. Anaia eukien han, Bilbon, eta haretxen etxien egon zan gero Angel, nire anaia, eta tio Benito eta tio Juan, hantxe. Eta, bestelan, haik hartu bazittuen, bai, bai, hilko auen.
-Bertan garbittu ta kitto.
-Bertan... bai, bai, bai, hartu ta eruen e, horra Donostiara edo ez dakit nora erueten zittuen, Oiartzunen edo esaten auen.
-Oiartzunera. Hemendik berrogetaka erun zittuen.
-Bai. Eta, hil ta kitto.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!