Eskolak erdaraz eta zigor asko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zailtasun handiak zituen matematikak erdaraz ulertzeko, eta halakoetan maistrak eskuan makilakadak ematen zizkion. Mutikoek egiten zituzten gaiztakeriak aipatzen ditu, baita arrazoi gabeko egur-zigorrak ere. Ikasleak gela ilun batean sartzea zen zigorretako bat. Gerrak eskolatzea eten zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:03:32
- Erref: ARR-167/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Niri kebrauaz pasau jaten horixe. Ipini ustien kebrauek eta… esaten usten “Tienes que hacer no se qué, no se cuántos…“ ta nik, guk…
-(Laguna) Karo, erderaz ez gekigun…
-… ezin ba, guk ezin ulertu…
-Aber egon egon, gauza bat […] Zer esaten zeben, kebraduena?
-Ba kebraue hasi nitzen ta… badakit xei, ta gero xei, osea, xei ta zazpi zien, ta gero ez dakit zer ein biher zan /einbizan/. Ta, eitten nauen ta… “Que no me entiendes!“ Ta eneeee… Atzenien hasi zan… maistriori hasarretu zan, ez dakit zertzuk ein utsen… ”Ven aquí!” ta eskue ipini holan, ta orduen hak gaiñera emuten auen eskue ta “plisti! plasta!”.
-Makilliaz?
-Makillie! Makillie beti! Eta lelengo ekarri auena mutikue, gaiñera, mutikuek-eta rebeldiauek... eneeeeeee! Nik entzunde dauket gure zeraren, honek, hartu eulixak, eta eulixak ez dakit zer eitten utsien haritxoren bategaz, eskolan hori e! Eta gero jarein. Ta zuzen maistriagana fan.
-Nun eitten otsain eulixari harixa?
-E, eulixak hartu, hartu eulixa eta ez dakit zer eitten utsien haxe hanketan lotu, haritxo bat, mehie izen biherko /izenbiko/ zan! Eulixen zerak lotzeko. Eta gero, ba, hiru edo lau hartu eta gero jarein eitten utsien. Eta klaro, maistriagana. Ta “¿Esto quién ha hecho?“ ta hala ba, benga! Makillie! Ene, beste baten Angel Mojategikori. Hasi zan, lei… ikarurtzen auen, ta baekixen zer auken ta… eeee,eeeee, ta eeee… bastante luzie zan eta ez utsen urten. “Parece mentira!“ ta hartu ta ala! Angeleri ostera “Pli! Pla!“ Baiña askok? Zelako palizak! Oin balitze…
-Oin kartzelara!
-Bu, kartzelara! Bai, bai, oin balitze kartzelara!
-(Laguna) Kalabozue be a…
-A bai, kalabozuen. Ta auen…
-Kastigau eitten zinttuen kalabozora?
-Kala… baaaii! Ni sekulen egon barik nau.
-Zer zan, holako kuarto ilunen bat edo?
-Kuarto ilunen bat, eta han azen estufak, estufie neguen ixuketan zana, egurrek eta… ba han. Han `Potxotxosie´ sartzen auen, Antoni. Ta bere ama, bere ama e, azen eskolie hemen, eta bere ama hementxe bizi zan, “derecha-izquierda“. Eta esaten auen, amari: “Dale! Dale! Dale a esa!“ amak. Karo, zan, `Potxotxosie´ ba aber.
-Ama esaten maistriari…?
-Maistriari, joteko! Eta buenoooo, bestieri ez utsen asko inportako, baiña ala, ta kalabozuen. ”Muy bien, sin comer estará hoy!” Andriek, bai, entre euskeraz, kastellana, ez dakit zer zan `Potxotxosioi´, eta han ipini… auzuen `Potxotxosie´ segittuen ipintten auen e! Buenooooo.
-Kontxo, kontxo. Eta zenbat urtera arte ibili ziñan eskolan?
-Ba ez dakit nik. Hamaika edo, hamabi.
-(Laguna) Hamabi kunpliruta. Gerrie…
-Bai, gerrie etorri zanien…
-Gerra etorri zanien eskolie eten in zan, ezta?
-Baaai, bai. Orduen be, ba!
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!