Tertulia eta karta jokoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Angelesen ama auzoko Kataide baserrira joaten zen tertulietara. Arrasateko Sorgin kaleko andreak atarte ondoan eseri, eta karta jokoan jarduteko elkartzen ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: ARR-167/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Kataiden, klaro ba, bezinuak edo, ba, hurrien, hurrien. Gurien ama gero, ba, trenbidie kendu gauenien ta, ta ba Bittori ta, ba, famosuak izeten zienak, haik Bittori ta, haik mutilzaharrak eta neskazaharrak, bueno, kontutan eukitten auen! Eta juaten zien atzaldetan gure ama Artzubiko Nikolasakin, ba, Katiaidera. Gaiñera…
- Tertulixara.
- Tertulixia eitten. Bai. Haraxe tertulixatxue itten auen, denpora ona baauen ta ondo baauen behintzet ama, haraxe faten zien. Bittori. Ta Bittorik kontetan oskun kontu mordue esaten oskun guri.
- Bittori, Bittori zan Kataide?
- Kataidekua.
- Eta zure ama Zeletakua eta bestia?
- Bestia…
- Artzubikua esan dozu.
- Bai, baiña ha, ha hor arabar aldekue zan. Andria. Euskalduna baiña…
- Ze izen euken Artzubiko horrek?
- Artzubikue Nikolasa.
- Osea, Nikolasa ta zure ama…
- Bai, Nikolasa ta gure ama...
- Zure amak zela euken izena?
- Nire ama Rufina.
- Nikolasa ta Rufina faten zien Bittorigana tertulixan eittera.
- Tertulixen eittera, bai. Bai.
- Lehen holako ohitturak eozen, oin ia… oin ia holako gauzaik ez da eitten.
- Ke ba!
- … […] Zu bizi zaren modoko torre baten, zu faten zara aldekoa edo bestea, hiru-lau juntau baten etxien ta kafetxo bat hartu?
- Ke ba!
- Hori ez da eitten ia.
- Hori ez da eitten horreik. Horreik ez dia eitten. Eta lehen Mondrauen, lehen, hor Sorgin kalia esaten dutziena, ba, andrak sillak atara ta jokuen kalien. Klaro, hainbeste kotxe bez, ezebez. Han ez zan pasetan ezebe. Eurak bakarrik.
- Kaliak dia ibiltzeko, ezta?
- Klaro, kaliak ibiltteko. Haik atara, atarte onduen jarri eta haintxe kalien, han ilerako andrak jokuen.
- Bai, bai, beste garai batzuk, ezta?
- Bai, beste garai batzuk, beste garai batzuk, "ya lo creo".
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!