Kalera joateko aitaren baimean behar
Oñatira joaten ziren amaren aldeko familia bisitatzera. Bergarako Pazkoetara joaten ziren, baina ez beti; etxean baimena emandakoan soilik. Kalera joateko baimena eskatu behar izaten zion aitari, ezkondu zen arte. 22:00etarako etxean zeuden beti denak. San Joanetan, berriz, 23:00ak arte zuten baimena.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:00:53
- Erref: ARR-166/027
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Baiña bueno batzutan... baiña aukiko zauen preferentzi bat, ezta? Ez dakit nik e... Bergarako Pazkuak edo Arantzazuko Ama Birjiñia edo...
- A, bai. Bergarara ta bai! Oñatire ta ez. Oñatire ta faten gitzen, baiña familixakue... ez dakizu /eztakitzu/. Ama zan Oñatiku, ba, Oñatire... baiña bestela bai Bergarara, bai. Baiña ez betik e! Permisu emoten bazotzun e... nahiz ta lana ibili e!
- Oseake, orduan haik eta ezkondu ziñen arte aittari permisua eskatu bihar izaten zotsazun?
- Bai, bai, bai. Hamarretarako betik etxian gaezen danok. Oin, urten zeiketzun gu... atsaldeko lauretan be bai e!
- Baiña hogei urte zittuala be bai?
- Bai, ezkondu arte ixen!
- Ezkondu arte?
- Bai eta... San Juanetan ta hamaikak arte. Oingo gauzak izen bazien!
- Bai, baiña orduen beste modu batekuak zian. Oseake San Juanetan, ordubete gehixau?
- Bai, bestela...
- Bestela, hamarretan.
- Betik.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!