Tere Arregi Letamendi
Arrasate (Gipuzkoa) (1932-2018)
Biografia
Tereren gurasoek Donostiako Mirakruz gaineko Arzak taberna kudeatzen zuten, eta taberna gaineko etxebizitzan jaio zen. Bost anai-arrebatatik zaharrena izan zen Tere. Aita Musakola auzoko Artxubi baserrikoa (gaur galduta) zen, eta ama, berriz, Oñatiko Kale Zaharrekoa. Gerra hasi zenean Oñatira joan ziren senideen etxera hilabete batzutarako. Handik Arrasatera joan ziren eta harrezkeroztik bertan bizi izan zen, Zigarrola auzoan. Bere etxe ondoan zegoen eskolan ikasi zuen sei urtetik hamalaura arte. Eskola denboran auzoko Axerikua baserriko (gaur galduta) umeak zaintzen zituen eta baserriko lanetan ere laguntzen zuen. Eskola bukatu eta Zerrajeran hasi zen lanean. Ezkondu zenean, orduan ohikoa zen modura, lana galdu eta etxean geratu zen. Imanol Mondragon arrasatearrarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-166 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute