Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasateko dendak

Arrasateko dendak <p>Zigarrola auzoan ez zegoen dendarik. Erosketak egitera herrira joan behar izaten zuen. Aixkoranera, Paskualanera, Kukura, Erguin ahizpenera... joan ohi zen erosketak egitera. Erguin ahizpen dendan kafe ederra egoten zen, eta oiloak dendan zehar ibiltzen ziren. Zerrajerako ekonomatoa Erdiko kalean zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-166-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zigarrola auzoan ez zegoen dendarik. Erosketak egitera herrira joan behar izaten zuen. Aixkoranera, Paskualanera, Kukura, Erguin ahizpenera... joan ohi zen erosketak egitera. Erguin ahizpen dendan kafe ederra egoten zen, eta oiloak dendan zehar ibiltzen ziren. Zerrajerako ekonomatoa Erdiko kalean zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta esan dozu gaiñea... Klaro, auzuen ezauela... ezeuela dendarik.
- Hamen auzuen ez. Gero in zauen.
- Eta [...] kalera.
- Herrire. Herrire, bai.
- Ta kalien ze denda eozen garai hartan? Han kalien...
- Ba, ya bastante denda. Bastante denda.
- Zu zeu zein dendatara [...].
- Ainketan ostien lekure.
- A ezaidazu hiru-lau bat aber?
- Ba bat... Ba, ba, Axkoranera edo Paskualanera edo zela da Kukure eta neskazaharrak... Erguiñeko neskazaharrak oiluek eta eukitten zeban mostradorein ta danien.
- Bizirik?
- Bai, bizirik. Kakarixoka... Eta... baiño kafie ta ona eukitten zauen.
- A.
- Eta horren amaiginarrebak, Juanjonak, enterau ei xen, ba, hango kafie ta gustaten jakon. Oso kafe, gauza ona zaukien. Hauraxe faten nitzen kafetan.
- Oilluak ze eitten eben ba...
- Bizirik, dendan.
- Baiña etxeko oiluak?
- Etxekuek. Beriek. Neskazaharranak.
- Saltzeko ez, oseake hantxe...
- Eurekin bizi zien! Neskazaharrak, Erguinenak, oilo ta guzti! Ondo!
- Eta eurak... kafia eurak erraitten ebain?
- Ez dakit, hori, baiña kafe ederra e!
- Han kafe usaiña egoten zan?
- Ederra.
- Iual eurek aukiko eben kafia...
- Ez dakit, hori ezin neike esan. Por ejenplo, nik dakit Axkorak kafie orduen Ferixanekue dau zauen atzien... Ez dakizu /eztaitzu/ aldatute dau Arrasate. Ta berak erreten zauen kafie han akordetan naz... gaztik gitzela, baiño horrek ez dakit... baiña kafe ona horrek aukitten zauen. Ta Axkora be bai. Axkora be famosue zan, baiña neskazaharrak bizi zien bittartien, neskazaharrak.
- Erguiñekuek.
- Erguiñekuek. Erguiñenak esaten otsien.
- Erguiñenak?
- Bai.
- Bai. Eta kafie bestiek ez zeben saltzen dendan?
- Ez, beste gauza asko!
- Aaaa... ta eta oiluak han!
- Bai, nik oiluakin akordetan naz.
- Oilluak dendia zainketan.
- Bai, mostradore gaiñien...
- A, bai?
- "Muy felizes" zien. Oso pozik bizi zien.
- Eta horrek, Erguin ahizpa horrek ze ozen... kale etxe baten edo kale baserri baten edo ze?
- Ez, dendie zaukien.
- A, dendie. Kale-kalien, orduen.
- Kalien. Hori, goixien. Hori, [...] igo baiño lehenau atzenengoko dendan. Kukuena eta eurena. Hantxe dendie. Akordetan naz denda haundi bat zan, patixora gero emuten zauan... Oilluak handik etorri zien, eta... normala zan. Herrixen, normala.
- Dendan sartu eta...
- Bai... oilluek eta... bai.
- Oilluak han lurrien ta...
- Bai, bai... nik baserri... Bai, nik baserrittik ohittute ettaten efektorik itten.
- Ya, ya. Eta arrautzak be salduko zittuen orduen?
- Salduko zittuen.
- Klaro, klaro.
- Baiña arrautzetan enoztien bialketan; basarrixan eurek zeukien oilluak eta...
- Oseake Aixkora, Erguiñenak... beste ze...
- Paskualana be bai...
- Kukuena...
- Kukuena.
- Kukuena zer zan? E...
- Kuku...
- Ultramarinosa?
- Bai, oso famosua izan da herrixen.
- Bai, entzun dot. Beste batzuei be entzun [...]
- Bai, eta gero Zerrajeriek zauken, guk etxekuek eta itten gauen Zerrajeriek zeuken ekonomatua...
- Ekonomatua...
- Porta... Erdiko kalien... gero kanbixau zan dana ta handik.
- A, Zerrajerien ekonomatue be kalien euen?
- Bai.
- Nik ez dakit zeaittik pentsaitten nen fabrikak bertan egongo zala!
- Ez! Gero, hamentxe auzuen ipini zauen be bai. Meneta badau ba?
- Bai.
- Hor be Zerrajerian auki zauen gero ekonomatue. "Como..." Eroski.
- Bai, bai, bai.
- Herrixen hasi zan, eta San Antoniñeko piso bajo baten zaukien be bai eitten.


Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia