Lezo (Gipuzkoa)

Norbere kabuz moldatzen ikasi zuten familian

Norbere kabuz moldatzen ikasi zuten familian <p>Aitak Kaputxinoetan egiten zuen lan, "Real Compa&ntilde;&iacute;a Asturiana de Minas"en. Ama oso langilea zen: tenporada zenean, Pisbera joaten zen lanera; beti bilatzen zuen lana, han eta hemen. Beraien familiaren eredua ikusita, norbere kabuz moldatzen ohitu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-028-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak Kaputxinoetan egiten zuen lan, "Real Compañía Asturiana de Minas"en. Ama oso langilea zen: tenporada zenean, Pisbera joaten zen lanera; beti bilatzen zuen lana, han eta hemen. Beraien familiaren eredua ikusita, norbere kabuz moldatzen ohitu ziren.

Transkripzioa

-Attak nun iten zun lana?
-Kaputxinotan. En la Compañía Asturiana de Minas.
-Han egiten zuen…
-Bai.
-Eta amak etxian esan dezunez, ez?
-Bueno, amak edozein lekutan, ama oso langillia zen. Oso langillia zen, ta ama “Pisbe”a juaten zen lanea, tenporada zenian, eta nola amona ere itxian zen, ta zien Egaña eta Bar Villanueva, eta nere ama juaten zen, atta baratzara juaten bazen, bera ere bai; atta mendira egurreta juaten bazen, bera ere bai. Eta beti billatzen zuen lana. Itxian ere, itxian ere, jakina, itxe zaharra zen, haundiya zen, txukuna euki bihar zen ta itxia txuritu bihar bazen, amak igual txuritzen zuen. Horregatik esaten dizut, gu ohituak giñan gauza asko geok itten.
-Bai, bai, bai…
-Itxea pintatu bihar da, ba pintatu ein bihar da, ala! Denak. Entenditzen?
-Bai, bai, bai…
-Sukaldia txuritu bihar da, ba sukaldia, denak zatarra jarri buruan ta ala!

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia