Arrasate (Gipuzkoa)

Auzo-eskola, etxe ondoan

Auzo-eskola, etxe ondoan <p>Terek lau urte zituela, O&ntilde;atitik Arrasatera joan zen familia bizitzera. Auzo-eskola etxearen ondoko atean zegoen; sei urterekin hasi zen eskolan. Zortzi urte zituela, auzoko Axeri baserrian umezain hasi zen; lo egitera etxera bueltatu ohi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-166-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Terek lau urte zituela, Oñatitik Arrasatera joan zen familia bizitzera. Auzo-eskola etxearen ondoko atean zegoen; sei urterekin hasi zen eskolan. Zortzi urte zituela, auzoko Axeri baserrian umezain hasi zen; lo egitera etxera bueltatu ohi zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, ta orduen etorri ga Oñatin ta zu ya hasi za pittin bat gauzakin akordaitten, ezta?...
- Ez, bakarrik...
- O... Etorri ga Arrasatera...
- Bai.
- Bost bat urtekin.
- Bai, bost ez nauen eukiko. Ez dakit, "del treinta y dos al treinta y seis..." lau bat, bost itteko. Bai, ya gero ya hamen.
- Ya. Eta orduen, zu hona etorri ta laister hasiko ziñan eskolan, ezta?
- Ba, eskolia zan aldamenien, "derecha-izquierda". Gure atien beste kaldien eskolak zien.
- Aiba.
- Auzokuek. Eskolie zauen aldamenien.
- Kontxo.
- "Derecha-izquierda" eskolie.
- Ya, ya...
- Eta eskolan.
- Auzoko eskolia, osea etxeko ondoko atian.
- [...] Bai, atian. Hor ibili gitzen eskolan. Denpora askuen ez porke zortzi urtekin fan nitzen Axeikora, hor baserrixe zauen, oin etxi dauena... umezain... Bueno, ez... bai.
- [...] Oseake auzo-eskolia zan hau, oin gauzen lekuen?
- Bai, bai, bai eskolie. Geo, jubilauena egon zan be bai.
- Hemen?
- Hortxe, bai. Aldamenien. Hori in arte.
- Auzoko eskolara, oseake etxe onduan.
- Bai.
- Eta hemendik, eskolara ta... zenbat urtekin jungo ziñan zu?
- Sei urtekin, sei urtekin eskolara, bai.
- Eta umezain hasi aurretik...
- Eskolara faten nitzen, klaro.
- Ta zenbat denpora ibili ziñan?
- Ba, hor be bai! Etorten gitzenien, baiña askotan umiek edo gaixorik zazela edo baserrixen lan asko, ba, lanara fan bihar nitzen! Bueno, lanera! Zainketan, lana ez porke nauen etxien letxe. Porke baserrixe, jente ona. Ez dakizu /eztaitzu/, jente ona.
- [...] Jan ta lo bertan itten zen?
- Ez, ez, ez. Lo itten etxera egunero. Jan ta bertan. Horretxeaittik esaten dot gerra denpora gosie ta... nik goserik ez neban pasau.
- A, klaro. Zu baserrixan, ezta?
- Hor basarrixen ez zeuan goserik.
- Zela eukan izena baserri horrek?
- Axeri.
- Axeri.
- Axeikua.


Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia