Ordizia (Gipuzkoa)

Eskolan, mojetan eta Karmelitetan ibilia, besteak beste

Eskolan, mojetan eta Karmelitetan ibilia, besteak beste <p>Eskolara lau urterekin mojetara hasi zen eta ondoren karmelitetara. Eskolaz kanpoko ikasketak bi anaiekin egin zituen. Ondoren Beasaingo La Sallera joan zen, eta, gero, mekanika ikastera Iru&ntilde;eko salesiarretara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara lau urterekin mojetara hasi zen eta ondoren karmelitetara. Eskolaz kanpoko ikasketak bi anaiekin egin zituen. Ondoren Beasaingo La Sallera joan zen, eta, gero, mekanika ikastera Iruñeko salesiarretara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno ba, eskola, ya, eskolara oso goiz. Lau urtekin o. Ordun esaten genduna "Monjas del Hospital", Ospitaleko Monjak, horik zien, ematen zuen eskola elizan ondon daon Kasa Torrea. Gero handik irten ta zortzi urtekin eo hola Karmelitatan.
-Nun zeuden karmelitak?
-Karmelitak zeren ba oain hemen Plaza Garagarzan, Ordiziko Plaza Garagarzan. Oain hor goien taberna hoik badare ba, Coyote ta. Etxek inda dare oain baiño hor zeon kolegio hori. Eta ibiltzen giñen neskak eta mutillek.
-Eta esan didazu lau urtekin monjatara hasi zinela. Ze moduzkoa zan monjatako eskola. Gogorra zan?
-Bueno, gogorra zan dana. Hoixen gogorra, gogorra. Umetan ta ez naiz gehiegi gogoratzen, baiño gero ia hemendio, oain esango dizut, karmelitatio gero hemen, oain hemen goien daon zera hortan, aparkalekue daona, gure inguru hontan hor zeren, nik ez nittun ezautu baiño hor egon zien praillek, baiño gero gerra ondorenen, gerra denboran ba bialdu in zittuen edo espulsau edo kanpora, eta ordun tarte batzuk egon zien hemen, urte batzuk, hemengo herriko bertako bi maixuk, bi anaik, Hidalgok, Hidalgo, Joyería Hidalgon ze hontako osabak, hoik ematen zittuen klasek baiño zan hola gauza probisional bezela.
-Partikular bezela?
-Bai. Baiño hor pixkat ibilli nintzen baiño gero Beasaiñera Lasalle. Beasaiñen Lasalle, han ba hiru bat urte ein nittun, ta gero handik Iruñaa Escuela Profesional Salesiano, Don Bosco fundadorea, salesiano, ta han ofizioa ikastea. Han ofizioa. Ordun ez zeon, klaro, Goierriko eskolaik eta ez zeon, han ordun ni jun nitzan han "Maestría Industrial" eittera, Mekanika. Hamabi urtekin, hamahiru urtekin eskas sartu nitzen da hemezortzi urtekin. Eta gero, klaro, han hemezortzi urtekin bukatu nun eta gure aittek esan zin: “Bueno, oain komeni dana da lehenbalen soldauskara jutean, lenbalen soldauskara". Soldauskara ordun juten zan boluntario. Boluntario ez batek gogoa zeukelako soldau juteko, baiño lenbalen karga hori kendu gaiñetio.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia