Ordizia (Gipuzkoa)

Itsasondon jaioa 1934an

Itsasondon jaioa 1934an <p>1934an jaio zen Itsasondon, eta lau hilabete zituela eraman zuten Ordiziara. Ama lasartearra eta aita Altzagakoa zituen. Lau mutil eta neska ziren etxean. Aldasoro enea zuen izena Alejandroren etxeak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1934an jaio zen Itsasondon, eta lau hilabete zituela eraman zuten Ordiziara. Ama lasartearra eta aita Altzagakoa zituen. Lau mutil eta neska ziren etxean. Aldasoro enea zuen izena Alejandroren etxeak.

Transkripzioa

-Hasteko izena ta abizena eta nun jaio zinen?
-Alejandro Ormazabal Garmendia.
-Eta noiz jaio ziñen?
-Abrillen hogeita hamarren eta milla beratzirehun eta hogeita hamalau; treinta y cuatro, ezta?
-Eta nun jaio ziñen?
-Itsasondon, baiño lau hillabetekin gutxigorabehera honea bertaa, etxe hontaa. Asi ke baztarrok ondo ezautzen dittugu.
-Eta gurasoak zer zenituen, hemengoak ala Itsasondokoak?
-Bueno, ama zan Lasarten jaioa, Lasartekoa, berrogeita zortzi urtekin hil zan, ta gero aitte Altzagakoa.
-Eta Itsasondon bizi zien zuk lau hilabete ein zittuzun arte?
-Bai. Porke han taillera zeuken gure aittek, pizarrerie, eta han jaio zien, han jaio zan beste anai bat eta ni, Itsasondon, eta besteek hemen, Ordizin. Villafranca garai hartan.
-Eta zenbat anai-arreba zineten?
-Ba gea lau mutil da neska bat.
-Orduan lau hillabetekin etorri eta etxe honetan hasi zineten bizitzen?
-Bai, gutxi gorabehera.
-Zer izen du etxe honek?
-Aldasoroenea. Gure aittek erosi zion hori Aldasoro zera batei, eta gero guk nola hemen eitten gendun arbelak edo pizarrak eskolaako, umeentzako, ba beti gero ia urtetan gu giñen Pizarrerikok, Pizarrerikok; horrekin...
-Ezizen hori hartuta.
-Pizarrerikok, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia