Soraluze (Gipuzkoa)

Antzinako bizimodua; eskolara oinez

Antzinako bizimodua; eskolara oinez Herriko eskolara egunero oinez. Herrira saltzera ere astoz jaisten ziren. "Lehengo bizimodua zan, e, motza, motza...". Antzinako bizimodua. Lehenago eskola gutxi; baina gurasoen garaian, oraindik gutxiago.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-047-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herriko eskolara egunero oinez. Herrira saltzera ere astoz jaisten ziren. "Lehengo bizimodua zan, e, motza, motza...". Antzinako bizimodua. Lehenago eskola gutxi; baina gurasoen garaian, oraindik gutxiago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hor e, San Andres Ballian, bueno ba umetan eta eskolara e nora juaten ziñan e herrira bertara edo?
- Bai herrira danok, hemenguak be bai.
- - Ez zeuan auzo eskolarik edo…
- Ez oingo moduan, ez ez ,ez oingo moduan kotxian e, taka-taka taka-taka abarkak eta galtzak jantzitta. Etorri tta juan ta juan ta etorri tta. Ala! Gu be bai, astuakin kalera egunero-egunero-egunero juaten giñan, plazarakua, esniak, danak ipinitta, astuakin. Danak astuakin, ez zeuan e pistarik eta, pistia eiñ arte. Pistia ein zanian ba, baten batek kotxia ta goraakuak bazeukan ba pasaizian edo . Beti tta holan. Baiña lehen e, lehengo bizimodua zan motza, motza.
- Motza zegaittik esaten dozu?
- Ba motza esaten dot e, ez zeuala adelanto ta zerik. Ez zeuala oingo moduko adelanto ta zerik. Oin ba jentia be espabillau eskolia be gehixao, lehen eskolia be ba, gutxi, gure gurasuak eta eskolia, guk gutxitxo baiña harek gutxiao.
- Bai ,e?
- Nere aittak firmatzen ez zekixen.
- Ez.
- Harek be zazpi anai-arreba jaixo zian hor ta, bizi izeten nehikua lan!

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia