Arbi-garak eta esnea "erroberoa"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-145-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitajaunak arbi-garak jaten irakatsi zion. Baserrian batzen zituzten eta gero "txitxarra"rekin (hirugiharra) jan. Hurrengo egunerako esnearen bila joaten zen gauetan baserrira. Esnea "erroberoa" asko gustatzen zitzaion.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 02a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: ARR-145/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Arbi-garak, arbi-garak jaten dittuzu?
- E?
- Arbi-garak. Arbi-garak.
- Arbi-garak?
- Bai, hola kendu "a los nabos"...
- Bai.
- Kendu ha puntatxua ta egosi. Ai ze gozuek dien! Ia, gure aittajaunak erakutsi osten niri baserrixen.
- Bai? Zela esaten da, arbi a...
- Arbi-garak.
- A! Arbi-garak, a! Bai, bai, bai, bai.
- Arbi-garak.
- Bai, bai, bai, bai. Bai, arbixa garaketan hasten danian...
- Haixe kendu ta ze goxua, ifini han txitxarrakin ta, ta...
- A, txitxarrakin ta nahastuta?
- Honbre! Gozuaua! Nik oin be jango neuke. Eta ba, zera, gabetan esnetan faten giñen, hurrengo egunerako esnetan baserrira eta ba, batzen ta neu be begira ta gero batzen euenien, batu ta segiduen... Oin txarra dala medikuek, oin dana kajakua, oin bai dala txarra. Gero hori erroberua esaten dutsie, batu bai e, halaxe muturra sartu galdaran bai e, gozuaua! Ta horreik danok einda nao ni basarrixen gure aittajaunakin.
- Neuk be eindda daukot horreik.
- Nik hori be esnie gurau dot hango paketekuok baiño.
- Ezta, horrek ez dake bape gustoik.
- Baiña baiña, oin medikuek..
- Oin dauena hoixe da.
- Hoixe da dana da artifiziala.
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!