Pilar Mujika Arana
Arrasate (Gipuzkoa) (1919-2011)
Biografia
Zarugalde kalean jaio zen. Aitajauna Miatzerreka auzoko Ugalde baserritik ezkondu zen Zarugaldera. Pilarren aita-amak arrasatearrak ziren. Seber Altuberen plazako eskolan ikasi zuen gerra hasi zen arte; gerraostean mojekin ikasi zuen. Familia abertzalea zen, eta gerra denboran Bilboko Bedoña auzoko baserri batera ihes egin zuen familia osoak, eta urtebete bertan pasatu ondoren Santanderrera alde egin behar izan zuen. Izeba bat fusilatu zioten Oiartzunen. Ezkondu aurretik Asa lantegian hasi zen eta bertan jardun zuen 23 urtez. Aretxabaletako Eusebio Lizarralderekin ezkondu zen. Gerra garaiko kontu interesgarriak kontatzen ditu, eta baita elizak orduan zuen botereaz ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-145 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute