Arrasate (Gipuzkoa)

Mamuak Arrasaten

Mamuak Arrasaten <p>Elizan albakoa kanpaia jotzen zuten iluntzeko zortziak aldera, eta ondoren mamuak irteten ziren, neskak beldurtzeko. Mamu bat harrapatu zuten eta mozorrotutako herriko abade bat zela jakin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-145-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizan albakoa kanpaia jotzen zuten iluntzeko zortziak aldera, eta ondoren mamuak irteten ziren, neskak beldurtzeko. Mamu bat harrapatu zuten eta mozorrotutako herriko abade bat zela jakin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai haretan hamen kalien, basarrittan eta eliziak inddar asko euken, abadiari emun bihar xakon egurra ta anega bat gari [...] eta bueno, hamen kalien pasaitten zien holako gauzak? Kalien be inddar asko euken eliziak?
- Bai, albakua joten euenien...
- Albakua zer da?
- Kanpai batzuk, bonba-bonba... Zortziretan edo beratziretan, albakua, ta urteten euien fantasmak.
- Fantasmak?
- Honbre! Eta klaro, danok bildurrez etxera. Fantasmak, fantasmak! Ta egun baten, esan auien, "bueno, hamen aklarau in biher dou", mutillen batzuk. "Hola ezin leike segidu. Fantasmak zeintzuk dien". Kendu utsien, juan, ebatu atzetik, hiru lagunek jo, batei kendu utsien gaiñeko zer hori ta... A! Mondrauko abadia bat.
- Oseake, orduen abadia janzten zan fantasma umiek, mutikuak billurketako?
- Umiak, geu, neskak eta neskie, geu billurketako.
- Eta abakua zan kanpaien izena, e?
- Albakua. "Ia, albakua joten!" "Ta bai, albakua joten" ta...
- Hori illunkaran, ezta?
- Bai.
- Ta hori egunero?
- Orduen epokatxo baten bai, hasta ebatu arte. Enda nobixuez be hasitta ta "juan in biheko dou, albakue jo daue ta, juan in biheko dou" ta... Hori kenduko da. Hori kendu, ebatu utsien ta...
- Ta ze, kaputxia kendu ta
- Kaputxia ta gaiñeko sotani hori ta arrankau utsien ta...
- Ta herriko abadie.
- Bai, kaleko abadie.
- Orduen hori pasau zan, zu nobixotan, ezta?
- Bai, nire nobixotan. Ta bueno, nobixo aurretik be bai. Nik nobixue ez neukela be bai. Ni denpora asko ez nitzen ibili nobixuez. Ibili nitzen bost bat urtien edo...
- Albakua.
- Albakua.
- Eta kanpaiak jo ta gero fantasmak urten.
- Eta fantasmak. Enda neskatilla danok eta neskak baiña erretirua. Ta gure aittajaunak eta be "Ene! etorri zaitteze, jaingoikuaittik, etorri zaitteze". Ta gero ebatu utsien ta esan nutsen "aittajauna, ez hartu gaixki, e? Baiña fantasmai ebatu utsie" "Ebatu utsie? Zein" ta "Fulanok" izena [...] abadiena, ta "ke ba, ke ba!" esaten usten, "Ke ba, ke ba, ez! Harexei ebatu utsie".
- Hor akabau zien orduen albakuok, ezta?
- Bai, orduen, fantasmak orduen akabau zien. Orduen akabau zien fantasmok.
- Makiña bat gauza eitten dittue desdeluego elizakuek, e? Eta zuek aramaittakuak eta ez zeben eukitten?
- Aramaittakuak be bai baiña ez guntsen kasorik itten. Da!
- Basarrittan fin ibiltten zien aramaittakuak jo ta etxera!
- Bai, ya lo kreo.
- Baiña, hori, hori, zapatutan bakarrik izaten zan, ezta? Edo zapatu-jaittan.
- Nik desdeluego ez notsen kasorik itten, baiña albakuei...
- Baiña albakua bai.
- Jode, fantasmak ta fantasmak, eta gu ignorante, ignorante, bueno...

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia