Arrasate (Gipuzkoa)

Albakoa kanpaia eta mamuak

Albakoa kanpaia eta mamuak <p>Albakoa kanpaiaren soinua beldurgarria omen zen, baina mamua harrapatu zutenetik kanpai hori ez zuten gehiago jo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-145-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Albakoa kanpaiaren soinua beldurgarria omen zen, baina mamua harrapatu zutenetik kanpai hori ez zuten gehiago jo.

Transkripzioa

- Beste kontu bat akordauko xatzu, oso kontu politta kontau dostazu, hori, kanpai hori, zela esan dozu...
- Albakua?
- Albakua.
- Albakua, joe. Albakua. Enda, guk geuken, ba, han San Kristobal esaten da bide bat, hara San Kristobalko etxietara, ta han joten euen albakua eta jolin! Albakua joten euenien ba, "Etxera, etxera!" ta kitto. Eta orduen pentzaizu ze inocente biziko giñen, igual juaten giñen ba, neska-mutillak edo hara, ezta? Zelai bat auen, ta txorro-morroka ta buf! Umetxuak letxe ibiltten giñen. Baiña albakuak joten euen, joe! "cada uno por su casa".
- Billurrez?
- Ba, ta zera, ba, fantasmak, fantasmak. Neure artien e, "etxera" aittajaunak "bazatoz?" eta "bai, jo dau albakuak eta fantasmak urtengo daue" ta "bai, urtengo jone iguel. Etorri, etorri". Hurrengo egun baten, handik egunen baten esan oskun batek "no tengais miedo, ya le han pillau" ta "nori, nokin ba?" ta "A!" Ez doiela esaten, nortzuk ez doiela esaten. Esateko! Neuk esan notsen "mesedez esateko!" ta aber ez dosten niri esango ta "ezetz! Al cura fulano" "e!? ¿Verdad?" "Bai, bai, egixa, egixa, egixa!". Lehenengo hola puxkat moska. Ba, egixa. Akabo! "Se fueron los fantasmas".
- Eta albakuok eta kristuok.
- Ez, albakoik eta ezebez gero.
- Joe...
- Baun-baun! Baun-baun!
- Kanpaiak berak be billurra emuten zauen orduen, ezta?
- Billurra kanpaiak be. Ta jolin! Ta gero zera, abade bat zala. Hari abadiei, bueno, txarto esan...
- Ez baiña hak pentzauko eben bera ondo eitten ebillela.
- Ondo eitten ebillela, bai.
- Berak hori pentzauko eben.
- Ondo eitten ebillela.
- Mutikuak billurketan, umiek billurketan.
- Ta neskak. Jolin! Neska-mutillak. Juan ta ba, mekatxis la pena. Ta holaxen!

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia