Arrasate (Gipuzkoa)

Pilotari profesionala

Pilotari profesionala Pilotan profesionaletan jokatzen zuen, baina iturgintza zuen ogibide nagusia. Aurrerago saneamenduko biltegia jarri zuen. Joxek bere lehenengo pilota partida Ondarroan jokatu, eta irabazi egin zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pilotan profesionaletan jokatzen zuen, baina iturgintza zuen ogibide nagusia. Aurrerago saneamenduko biltegia jarri zuen. Joxek bere lehenengo pilota partida Ondarroan jokatu, eta irabazi egin zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuretako pelotia ogibidia izan zan? Edo…
-Baiñe pelotan… ta gero lana eitten neben nik aittekin, lanien hojalatero, e!
-Bixak?
-Bai, bixak, hi! Ta gero be bai, e! Ta gero nik euki nauen almazen bat saneamientokua, ta nire anaie Pako dediketan zan hojalateixara ta ni almazenien. Baiña lana beti ein dou /einddou/ guk, e!
-Oingo pelotarixek eitten daue?
-Oinguek ondo bizi die, gizona. Baiñe lengue ta oingue, ez dauko konparaziñoik be ezetan ez dauko baiña. Lengo bizimodue ta oingue? Bueno, bueno, bueno…
-Eta zer moduz fan zan lenengo partido hori? Hori enpresarixuek, zera esan dostazu, hurrengo domekarako ia partidua ipiñi otsueilla, lelengua.
-A bai! Lenengo partida, akordetan naz gaiñera! Zan Zugadi, mutil haundi bat. Ta ni txiki flako bat nitzen. Ta Ondarrun jokatu gauen, manoik mano bixok. Ta neuk irabazi nutsen, bastante samur.
-A bai, e?
-Gero lagun haudixek izen giñen, e! Berak be iñ euen gero profesional pelotan. Ibili zan. Gero lagun haundixek izen giñen.
-Ta zuei pagau itten otsuein ezer holako partiduengatik?
-Joe, pagau barik...! Zela fango gitzuan, ba?
-Ez dakit, ni ez naz sekula pelotarixa izan.
-Bueno, baiña profesionalak zittuan horreik, e! Klaro pagetan euskuela. Ordurako ba gutxi zuan, baiña asko!
-Eta zela ezkonketan zittun lana ta entrenamenduak ta?
-Joder ba…lana ta entrenamentuek? Samur. Samur. Lau terdiek-bostak inguruen faten zuan Mondragonesa ta aittek esaten eustan “hala, zoiez“. Ta fan, entrenau, ta gero holako zer, garbittu mosue garbittu ta ostera obrara. Ta holaxe. Ta gerora ez, gero ia hobeto, gero profesional… Ta gero soldau fan nitzen, fan biher… Porke ordureko ni pelotan ondo nebillan. Ez jak /etxak/ ondo esatie nik, baiñe, ondo nebillan…primerakuekin ta nebillan ia.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia