Arrasate (Gipuzkoa)

Lihozko izarak eta lixiba

Lihozko izarak eta lixiba <p>Lihoa (linua) soroan ez du ezagutu Lorentzak, baina lihozko izarak ospelei hazka egiteko onak zirela dio. Garbitzeko eta lehortzeko ere ez omen ziren errazak izarok. Pujeta (lixiba) nola egiten zuten gogoratzen du, hamabost lagun etxean bizi zirenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-068-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lihoa (linua) soroan ez du ezagutu Lorentzak, baina lihozko izarak ospelei hazka egiteko onak zirela dio. Garbitzeko eta lehortzeko ere ez omen ziren errazak izarok. Pujeta (lixiba) nola egiten zuten gogoratzen du, hamabost lagun etxean bizi zirenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bai.
-Eta, garixa ta artua ta eukitten zebein?
-Bai.
-Zuk liñua ezautu dozu?
-E?
-Liñua.
-Ez. Baiñe liñue uretan non eukitten euen hotxian, badakit.
-Liñu potzuek?
-Liñu pozuek, bai. Baiñe neuk ez neben ezautu. Ta hemen be beuen, hemen arku onduen euen bat, liño harrixe zala esaten euen. Liñue joten euen harrixe.
-[…]
-Bai, liño harrixe esaten euen zala. Baiñe neuk ez neben ezautu liñoik.
-Gero etxien entzunda edo? Zuk liñozko izerarik eta ez dozu sekula eduki ohien.
-Bai, liñozkuek.
-Bai, zera baiño gogorrauek, ezta?
-Bai, hombre. Ospelei hazka eitteko izeten zien hareik onak. Ospelak ugeri eukitten gittuen ta harai hazka eitteko onak izeten zien hareik.
-Behin ein dot lo liñozko izerakin eta...
-In dozu?
-Eta sekula gehixa ez.
-Bai, liñozko izerak, gogorrak eta bai. Bai, sikeketako ta garbiketako ez zien ederrak izeten e!
-Ez, pentsetan dot.
-Ordun pujetie ein biher izeten zan ta ni akordetan naz han Estradakon zela egoten zan tinaja bat ta han beraketan ifintten zittuen ta trapu bat ifiñi gaiñien ta suteko hautsaz. Ure bota berue ta suteko hautsaz. Ha bigunketako zozer biherko /biko/ zan.
-Bai,[…] puxetia betik sutako hautsakin, ezta?
-Bai.
-Zuek erramorik botaten zotsein puxetiai.
-Ba, gaiñera bai, zeozer bai. Ni gero ez naz akordetan, baiñe Estradako hori nire, pentsau eizu, gu hamar anai-arreba izen gitzen, gurasuekin hamabi, aittajauna amandriekin hamalau ta beste izeko bat hamabost.
-Tropatxue.
-Ni akordetan naz, bai. Ta gero ba, ni txikixena, ni neuk gure nittuenak ein ta han ibiliko nitzen, baiña bestiek ba…”cada uno sálvese quien pueda” ein biherko /biko/ euen. Eta akordetan naz amandriek eta bizi ziela Estradako sukaldien zela euen zera, tinajie batendako zulue moduen, baztar baten. Ta han eukitten euen zera, tinaji hori.
-Puxetia?
-Pujetiendakue.
-[…]
-Bai, zulo bat.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia