Arrasate (Gipuzkoa)

Senarra nola ezagutu zuen

Senarra nola ezagutu zuen Bere senarra, aramaioarra, Udala auzora bizitzera etorri zenean ezagutu zuen. Auzoko jaietan izaten zen urteko erromeria bakarra Udalan.
Bere senarra, aramaioarra, Udala auzora bizitzera etorri zenean ezagutu zuen. Auzoko jaietan izaten zen urteko erromeria bakarra Udalan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu gizona Aramaixotik etorri zala.
-Aramaixotik, bai.
-Eta zelan ezaugutu ziñazien?
-Osea, hari aitta-amak hil jakonien, ha auzuen egon zan apopillo. Hemen egon zan taberna baten, apopillo auen.
-Aitta-amak galdu zittuen gaztetan?
-Bai, gaztetan. Umetxuek ziela umezurtz anai-bixek geratu zien, Mallabixen hazi zien primo bateaz, eta gero handik puxkat hazi zienien hemen ospittalien geratu zian, eta ospittaletik ba lanera ero ekin zanien, apopillo etorten zien auzora.
-Eta lan hemen bertan eitten eben?
-Arrasaten frabikan baiña hemendik lanera faten.
-Bizi hemen?
-Bizi hemen. Lo ta hemen. Osea, frabikan ebitzen lekuen hemen auzoko tabernakue han ebillen biharrien eta berak esan utsien: “Ba gure bozue etorri, lo eiñ, eta gero ba geuri basarrixan lagunketa alde eta, eta ezebe eztotsueu kobrauko ta...”. Halan etorritta azen horra.
-Mutiko langilliak orduan.
-Bai.
-Erromeixan baten edo ezautu ziñuan?
-Auzuen, auzuen bertan, erromeixatara faten gintzen, ala? Ez auen, orduen ez auen ezer, e.
-Auzuan etzan egiten erromeriarik?
-Ez auzuen etzan itten. Auzoko fiestetan ero bai, urtien behin ero eitten bazan, baiña. Bestela ez auen hemen ezer. Etxien beti.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia