Amonaren jokaera telebista iritsi zenean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitajauna hargina zuen Arantzak; aita, ordea, baserritarra eta karreteroa. Etxeko nagusienen gogoz kontra, baina traktoreak azkenean baztertu zituen idiak. Arantzaren amonak arazoak zituen erdararekin; telebista etxera iritsi zenean, berriz, mezak belauniko entzuten zituen etxean. Zelako asmakizuna telebista!
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:05:08
- Erref: ARR-042/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Arantxa: Aber, baserriko... nire aitte eta ama baserrittik bizitte daz betik. Ni, zazpi urte naukela ardixek kendu zien hamen. Ba bizimodue baserrittik atara daue. Nire aittajaun, horren aitte, hargiñe zan. Bai, hargiñe. Baiñe aitte betik ganauekin ta... ba mendixen. Murugaindik paguek bajaketan Santa Agedara akordetan naz.
- Baiña egurra zerretarako-edo?
- Ar.: Bai, bai, zerretarako. Zerretarako. Nire aitte betik...
- Asun: [...]
- Ar.: Idixekin, orduen ez euen pistaik!
- Oñatin in xau karretero bati. Zenbat urte dako harek? Larogeta... hamar ixa, ezta?
- Ar.: Ba nire aittek ingo zittuan bizi izen bazan larogeta zortzi, zazpi-zortzi. Nire aittek asko itten auen idixakin.
- Ha bizi guztian karretero. [...]
- Ar.: Ba gurie be bai. Betik.
- As.: Hareik gero harro esaten auen, e? Nire aittajunek eta harro esaten auen, e? Aittek be bai eta aittajaunek be bai, aittajaune be karreterue zan. Ta harek esaten auen: “Alperrik etorriko dittuk adelantu haundixek, idixen adarrak moduko jenerorik ez dok etorriko!” Esaten auen. Etorri bai etorri. Oin ez jak!
- Ar.: Bai. Lehenengo traktorie ekarri gauenien, ni, horren aitte, eta hak pentsetan auen traktoriek ez auela lanik in biher. Eta idixek azen etxien e? Traktorie ikusi auenien, oin gure badozu kendu, oin gure badozu kendu idixek. Baiñe ordura arte? Beretzako idixek zien ba mundue.
- Besterik ez eben ezagutu harek.
- Ar.: ez. Nire amandrie be, nire amandriek erderaz oso geixki itten auen, ez auen ulertzen eta lotsatu itten zan, barriz. Enda hola kanpokoko bat erdelduna etorten zanien etxera, esaten auen: “Ume, urten, urten kanpora horrek barre ingo jone eta, urten”. Akordetan naz nire aiztie, ni baiño zazpi urte gaztiaue da, eta egun baten esaten dutso: “abuelita, ¿buena venta?”. Plazara juenda. Eta orduen kaleko ogixe ekarten oskun, baserrikue eukitten gauen, baiñe kaleko ogixe umiei, eta “¿buena venta?, "a ti no te importa ni buena ni mala, a ti te importa la pa tí”. Eta telebisiñue berdin, telebisiñue lehenengo etxera ekarri zanien...
- As.: [...]
- Ar.: Bai, baiñe nik etxien esaten dot. Etxera etorri zanien lehenengo telebisiñue, nire amandriek mezie belaunbiko entzuten auen.
- Telebisiñoko mezia?
- Ar.: Bai, eta fede bateaz! Egun baten, gu neskatillak, klaro, oin komunetan be dauketzu ur berue, dutxie eta otxokuartuek, baiñe orduen ezebez, sukaldien garbiketan gitzen, eta banabil garbiketan ta martxan, eta: “Ume, ezkutau hai! ez don ikusten begira dazena danak heuri ala?” .
- Nere amandriak be ez eben sinisketan zela sartzen ziren hainbeste gauza holako kaja txiki baten.
- Ar.: Neuriek be ez. Beste behin badau, zezenak izugarri gustetan jakon, aittajunai be, aittajunai eta amandriai bixei, eta zezenak ipintten dotseu ta: “Auxilio! Auxilio!” Ni hor kanpuen nunbaitten, etorten naz: “ze pasau da amandria?” Eta, “ze pasau dan? Ez don ikusten zezen danak ezkatzera datozela ala? Kendin hori kajioi!”. Onbre, eurentzako telebisiñue zan...!
- […]
- Ar.: Amandrie hil zan oin hogeta hamahiru urte-edo, baiñe zan bizi guztien baserrixen [...] andra bat, errebentaute lanien, herniaz, "hernia estrangulada" bateaz hil zan. Hernia eukala eta ekarri medikue eta medikuei esan utsen sukaldeko mahai gaiñien operetako. Eta “zeatik ba?”, ta berak etxetik jutie ez euela gure, bera geldi-geldi egongo zala. Kuittaua!
- Geldi-geldi egongo zala, e?
- Ar.: Bai.
- Sekula medikuan egon barik igual.
- Ar.: Asko egon barik, bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!