Arrasate (Gipuzkoa)

Eskuetan gauzak ezkutatuz jolasean eta kantuan

Eskuetan gauzak ezkutatuz jolasean eta kantuan Eskuetan zerbait (harri txikiak, ...) gordetzen egiten zuten jolasa. Zein eskutan gordeta zegoen asmatzeko abesti bat erabiltzen zuten: "Neskato txikixa, esaixu egixa...". Horrela, behin eta berriz, gordetakoa aurkitu arte. Aurkitutakoan, asmatzen zuenari egokitzen zitzaion orduan gauza gordetzea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-035-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskuetan zerbait (harri txikiak, ...) gordetzen egiten zuten jolasa. Zein eskutan gordeta zegoen asmatzeko abesti bat erabiltzen zuten: "Neskato txikixa, esaixu egixa...". Horrela, behin eta berriz, gordetakoa aurkitu arte. Aurkitutakoan, asmatzen zuenari egokitzen zitzaion orduan gauza gordetzea.

Transkripzioa

- Ta zein esan dozue, bestia, eskuena?
- Bai, esku barruan zerbait gorde, adibidez, ba hori, harritxo bat, edo… ez? Eta gero, ba, horrela, aber, Arantxa:

“Neskato txikixa
esaixu egixa
Jangoikuak esan du
hementxe dagoela.”

Aber? Bapez! Ostera ordun! Eta bueno, hori zan jolasa. Zerbait gorde, eta ba aurkitu arte. Eta aurkitzen zauenian, berak egiten zuen hori.

- Bai, hori ezagutzen neban joku hori, baiña kanturik barik. Kantua ez neban.... Ba hori ittiana baita: “nun da?”
- A bai e?
-Baiña kantua hori iñoiz entzun barik nekan.
-Eta hori, ba, Jangoikua esan barik, ba, izena esaten dogu orain. Ba… “Begok esan du hementxe dagoela”, ez? Edo “amamak esan du hementxe dagoela”. Edo bueno.

Egilea(k): Ane Martiartu

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia