Garizuma garaian, txirikilarekin jolasean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-012-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ARR-012/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Garizuma eta Errauts Eguna
Transkripzioa
- Ta garizuma-denporan, zela esaten zan? Horrek zerok, egurtxuekin eitten zana?
- Senarra: Txirikillaka.
- Txirikilla, txirikilla. Txirikillak zien, ba, zerak…
- Senarra: makilla luze bat eta bestia motxa.
- Makilla luzie ta bestie motxa. Luzie jotekue. Txikixa hartu eskuen ta jo. Ta ha urrin botaten bazauen, ba, irabazi eitten zeuen. Ta hurrien geraketan bazan, ta bestiek hurrao, ba, han hurrekuk galdu. Hori eitten zan garizuman. Bueno…! Horrek…
- Eta hori zenbat urtekin edo izaten zan jolas hori?
- Ba, hori sei urtetik hasta… eskolatik urten arte. Gero ahaztu eitten zan hori. Gero haunditxuek izeten zien. Txikixak izeten zien ibiltzen zienak, baiña haundixek ez.
- Eta, esaten dozu, orduan, zala makilla luze bat eta…
- Beste txiki bat. Hau, haundixe, txikixe joteko. Ta, gero, han egoten zan, futbolistak-eta eitten dauena: una… arraia bat. Ta arraia pasetan bazauen, irabazi eitten zeuen; baiña arraiara llegetan ez bazan, galdu. Ta zuk txirikillie —txirikillie, hori zeroi, palo zeroi, txikixoi— hori zera ein biher, entregau ein biher, galdu zauen ta. Oso…
- Bestiari emon…
- Bestiai emun biher. Ta, gero, askotan galtzen bazeuen, ba, geraketan ziñen bape barik. Ta, gero, aittei edo amai esan biher—Amai ez, aittei, jeneralien; edo, bestela, anairen bateri—: "Txirikillak [eiñeidazuz], txirikillak [eiñeidazuz]". Ta hor juaten zien norabaittera, egurra eguen lekure, ta harek eitten oskuen. Anaiek-eta eitten oskuen txirikillok.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!