Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako jolasak; "Txorro-morro" jolasa

Umetako jolasak; "Txorro-morro" jolasa Umetako jolasak. "Txorro-morro…." jolasaren inguruko azalpena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-004-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak. "Txorro-morro…." jolasaren inguruko azalpena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste bat, beste bat zan… zan "Piku, kallo, ke". Bizenta, "Piku, kallo, ke" zelan zan?
- "Txorro-morro"…?
- "Txorro, morro, piku, kallo, ke".
- Hori, baiña, halan, alkarren gaiñera salto eitten, ezta?
- Bai.
- Zelan eitten zenduen?
- Hori izeten zan: bat egoten zan jarritta, harmaillan jarritta, ezta? Bat. Ta haren azpixen makurtuta bat. Ta haren atzekaldien beste bat makurtuta. Ta hiru edo lau edo holan. Ta gero, saltarixak. Ta saltarixak allegau biher zien han norberagaiño. Ha zan kanpeoia. Baiña askotan buruen joten auen ta "bunba!" ta…
- Ta noiz esaten zan "Txorro, morro" hori?
- "Txorro, morro"… A! "Txorro, morro" esaten zan… Bat… Zu ipintzen [zitzen] holan, ezta? Eta bestia hamen burua azpixen dauela. Ta esaten [zan]: "Txorro, morro, piku, kallo, ke". Ta "txorro" ta "morro" ta… "piku" izango zan ta "kallo", "ke". Ta ez baeuen azertetan esaten [zan]: "Si hubieras dicho [sardinito], si hubieras dicho…"… "Si hubieras dicho sardin-zesto…"… ez naz akordetan oin!... Ez zara akordetan, Bixenta, horrekin?
- B: Txorro-morroka?
- Ez, txorro-morroka da gauza bat, baiña hori bestie zan: "Txorro, morro, piku, kallo, ke". "Txorro", "morro", "piku", "kallo", "ke". Ta zan: azertau ein biher euen bestiak. Zuk atzamarrak holan [baaukozun] "sardin-zesto" zan ta holan [baaukozun] "piku". Ta bestie "kallo" holan ta… Holan zan. Ipini bihar [dozun…] ta azpixen dauenak igarri ein biher [eutsen]. Ta: "Si hubieras dicho sardin-zesto…"…
- B: Txorro-morroka.
- Bai, hori ba. "Txorro, morro, piku, kallo, ke". Ta: "Si hubieras dicho sardin-zesto, si hubieras dicho no sé qué, tara-ri-ra…". Erderaz ez [zakiun] ta!
- Eta hori erderaz zan?
- Bai, hori erderaz zan. Baiña erderaz, zelako erderaz, e! Zelabaitekua!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia