Esteban Etxabe Arregi

Arrasate (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

San Andres auzoko Muxibar baserrian jaio zen. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, auzo bereko Azerikua baserrikoa (gaur galduta). Gerra aurretik, zazpi urterekin hasita, maristen eskolan ikasi zuen. Gerraostean San Viator eskolan ibili zen urte pare batez. Hamalau urterekin Elma lantegian hasi zen lanean, hoditarako osagarriak, janaria txikitzeko makinak eta beste tresneria batzuk egiten. Hamazortzi urterekin egun erdiko eskolak jasotzen hasi zen, doitzaile (ajustadore) ikasketak egiteko, gaurko Biteri plazan zegoen Biteri eskolan (geroago eta beste toki batean Eskola Profesionala izango zena). Elman hartu zuen erretiroa. Kontxi Lasaga arrasatearrarekin ezkondu zen. Bera mutikoa zela, Muxibar baserria erre ondoren, "etxe-erre batzea" nola egin zuten azaltzen du.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-096 Arrasate Press
ARR-155 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerraostean, San Viatorren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Etxe-erre batzen ibilia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Lohiz zikinduta mezara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Arientzara eta Araotzera meza entzutera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Degurixatik egun bat lehenago bueltatu zenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Elma lantegia eta Biteri eskola Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 "Txori he visto..." Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Gerra denboran, "beti tiropean" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Nazionalak Muxibarren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Nazionalek Arrasate hartu Bideoaren ikonoa
11 Frontea etxe atarian Bideoaren ikonoa
12 Aitonari buruzko kontuak Bideoaren ikonoa
13 Arrasatetik Elizondora ardiekin oinez Bideoaren ikonoa
14 San Andres auzoan galdutako baserriak Bideoaren ikonoa
15 Elma lantegian, "ajustadore" Bideoaren ikonoa
16 Gatzagara, landarak saltzera Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia