Arrasate (Gipuzkoa)

Nazionalak Muxibarren

Nazionalak Muxibarren <p>Muxibar baserrian nazionalak egon ziren. Bertan zeuden kanoiak, eta handik tirokatzen zuten Untzillara (Aramaio), Muru gainera, Udalara eta Elorrio aldera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-155-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Muxibar baserrian nazionalak egon ziren. Bertan zeuden kanoiak, eta handik tirokatzen zuten Untzillara (Aramaio), Muru gainera, Udalara eta Elorrio aldera.

Transkripzioa

-Zuk zeuk e, militarrak eta ikusten zittun?
-Mekauen… etxien gauken militarrok! Han auen kozinie ta han auen dana…
-Muxibarren? Muxibarren edo…
-Muxibarren, Muxibarren egon zan baterixiek e… zerak egozen, krisi mediko… esto… kañoiek egon zien han! Ta jode, kriston zera.
-Ta handik tiroka?
-Handik tiroka eitten auen zerera, Untzillara ta, horra. Handik tiroka eitten auen.
-Horreik zer, horreik zien, nazionalak izengo zien, ezta?
-Nazionalak, nazionalak. Gero bestiek…
-A oseake gero Muru..
-Muru ta ha, ha, hara tireketan auen, hara tireketan auen. Hara ta hona zerera Udala ta zerera, Elorrixora eta be bai tireketan auen. Handik, handik tireketan auen. Zelan ez auen hartzen, ba handik zera, handik goittik, bueltan ra! Botaten auen. Bai.
-Ta horreik denpora askuan euki zittuein etxien?
-Hori… etxoizu, esango dutsut /esangutzut/. Este, abanzadie ba… pare bat, hiru… itxoizu…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia