Elbira Berriotxoa Muñoa
Arrasate (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Zarugaldeko Arrixanena kale-baserrian (gaur galduta) jaio zen. Aita Elorrioko Gaztañeta baserritik etorri eta amaren Uribarri auzoko Arrixan (Arriaran) baserrira ezkondu zen. Bertan hiru seme-alaba izan zituzten. Gero aitak Zarugalden bizitzeko etxea eta ganaduentzako ukuiluak eraiki zituen. Bertan bizi zirela jaio ziren Elbira eta beste anai-arreba bi. Ganadutik aparte, ehun oilo zaintzera iritsi ziren Zarugalden. Elbirak mesedetako mojekin ikasi zuen bost urtetik hamabostera arte. Gero Durangoko moja klaratarrek kudeatzen zuten San Antonio ikastetxean merkataritza ikasketak egin zituen hiru urtez. Beste bi urtez Bilbon ikasi ondoren, merkataritza-peritu titulua lortu zuen. Gerra denboran mortero bat sartu zitzaien etxera, baina teilatua eta ganbara zulatu ondoren, ohe baten gainean geratu eta ez zen lehertu. Arrasateko Joxe Zuluetarekin ezkondu zen eta seme-alaba bi izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-176 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute